Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/01/16

Irungo EAJ-PNV Eusko Jaurlaritzako Segurtasun zuzendariarekin bildu da hiriaren egoera aztertzeko

Gorka Álvarezek eta Iñigo Bergesek Asier Erkokerari adierazi diote oso garrantzitsua dela Udaltzaingoak eta Ertzaintzak herritarren segurtasunerako dispositibo bereziak aktibatzea eta elkarlanean jarraitzea
Irungo EAJ-PNV Eusko Jaurlaritzako Segurtasun zuzendariarekin bildu da hiriaren egoera aztertzeko

Irungo EAJ-PNVko bozeramaile Gorka Álvarez eta Irungo Udaleko zinegotzi jeltzale eta Herritarren Segurtasun eta Bizikidetzarako ordezkari Iñigo Berges Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Asier Erkorekarekin bildu dira ostiral honetan, hiriak segurtasunaren arloan bizi duen egoeraren berri emateko. Horrez gain, Erkorekak Iñigo Berges ordezkariak, Cristina Laborda hiriko alkateak eta Udaltzaingoko eta Ertzaintzako ordezkariek emandako prentsaurrekoan parte hartu du. Bertan, bi kidegoen arteko lankidetza-protokolo berriari esker dituen identifikazio-tresna berrien berri eman da.

Irunera egindako bisitan, ordezkari jeltzaleek Irungo herritarren kezken berri eman dute, baita azken urtean segurtasunaren arloan lortutako aurrerapenen berri ere. Irungo EAJ-PNVk denbora hori darama Herritarren Segurtasun eta Bizikidetza arloa kudeatzen, Irungo sozialistekin egindako gobernagarritasun akordioaren ondorioz. Hamabi hilabete hauetako neurrien artean, bi aldeek nabarmendu dute Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko lankidetza herritarren segurtasunerako dispositibo berezietan (esaterako, San Pedro eta San Martzial jaiak eta 2025eko Gabonetako kanpaina), plan bateratu berritzaileak direnak hirian eta lortutako emaitzek datu oso onak eman dituztenak. Ildo horretan, Gabonetan delituak nabarmen jaitsi ziren 2024. urtearekin alderatuta eta eginbideak % 30 gutxiago izan ziren.

Bai Álvarezek bai Bergesek Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariari adierazi diote garrantzitsua dela Irungo Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkarlanean jarraitzea delinkuentziaren, gaueko aisiaren eta poliziaren presentziaren arloan emaitza onak lortzen jarraitzeko hiriko kaleetan.

Irungo EAJ-PNVren apustua argia da: legegintzaldiaren hasieratik Euzko Alderdi Jeltzaleak Udaltzaingoaren plantilla handitzea eta berregituratzea defendatu du, agintaldia amaitu aurretik gauzatuko dena gobernagarritasun akordioari esker. Horrekin batera, Udaltzaingoaren profesionalizazioa arloaren eta ordezkari jeltzalearen premisetako bat da urte hauetarako, agente berriak, aurrerapen teknologikoak eta plantillan prestakuntza desberdinak sartzearekin batera.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...