Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Geltoki modernoagoa, baina lotura estrategikoa oraindik garatzeko duena
Espainiako eta Frantziako estatuek Euskal Y-aren konexioa bultzatu behar dute, Irunek industria, zerbitzu eta ekonomia gaietan aurrera egiten jarrai dezan
Aste honetatik Irunek geltoki modernoagoa du, azpiegitura estrategiko berri batekin, hiriaren trenbide-historian kapitulu berri bat idatziz, baina Irun ezin da estetikarekin bakarrik geratu. Irungo EAJ-PNVk hiria estrategikoki eraikitzen jarraitzearen alde egiten du eta Espainiako Estatuko Garraio Ministerioari eskatzen dio benetan Irunen alde egin dezala eta euskal Y-a Frantziako abiadura handiko sarearekin eta Europako gainerako lurraldeekin konekta dadin bultzatzea, Ardatz Atlantikoa deiturikoa indartuz.
Oraindik erantzunik ez duten galderak asko dira, eta herritarrei zuzenean eragiten dieten gaiak dira: Zer erabilera izango du estazio honek? Aldiriko zerbitzuak eta distantzia ertaineko ibilbideak bakarrik izango ditu ala Abiadura Handiko Trena Frantziarekin eta Europako gainerako herrialdeekin konektatuta iritsiko da?
Hiriak ez du geratu nahi Irunen bukatuko den Abiadura Handiko Trenaren konexio batekin. Edo, are okerrago, ibilbidea Donostian bukatzea. Geltokia prest dago; herritarrek ez dute nahi Irun uharte bat izatea eta pertsonen eta salgaien mugikortasunari dagokionez estrategikoak diren trenbide-loturak ez iristea.
Euskadik irabazi egin behar du Euskal Y-aren eta Frantziaren arteko loturarekin, Imanol Pradales lehendakariak ere egin du eskaera bera, eta Irunek ere asko du irabazteko hirian industria eta ekonomia berroneratzeari dagokionez.Irungo EAJ-PNV-ko Udal taldeko bozeramaile Gorka Álvarezek azpimarratu du lan egin behar dela "hiriak tren-mugikortasunaren funtsezko puntu izaten jarrai dezan, historikoki izan den bezala, Euskadiko eta Europako eraldaketa industrial eta ekonomikoaren parte aktiboa izatea. Eraldaketa hori hirian ere islatu behar da”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


