Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Soraluzeko EAJ-PNVk tokiko Zaintza Ekosistemen proiektuaren ebazpena ospatu du, 47.493,75 euroko dirulaguntzarekin
EAJ-PNV Soraluzek nabarmendu du, bere proposamenari esker, Tokiko Zaintza Ekosistemen proiektuak aurrera egingo duela Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuak emandako 47.493,75 euroko dirulaguntzari esker.
EAJ-PNV Soraluzek pozik ospatu du Zaintza HerriLab estrategiaren esparruan gizarte berrikuntzako proiektuetarako dirulaguntzen 2025-2026 deialdiaren ebazpena, Soraluzeko Udalak Tokiko Zaintza Ekosistemetarako aurkeztutako proiektuari dagokionez, 47.493,75 euroko dirulaguntza jasoko baitu. Udaleko gobernu taldearekin adostutako proiektu honen helburua Soraluzen zaintza ekosistema komunitario bat sortzea da, baliabideak koordinatuz eta zaintzeko eta zaindua izateko eskubidea bermatuko duen sare komunitarioa aktibatuz.
Iker Aldazabal bozeramaileak adierazi duenez, zainketen berrikuntza sozialak aukera paregabea eskaintzen du zahartzeari, mendekotasunari edo bakardadeari erantzuteko, eredu integratzaileagoekin eta jasangarriagoekin. "Soraluzek aukera paregabea du gizartean errotutako eta bertako errealitatera egokitutako zaintza sistema bat eraikitzeko. Pozik gaude proiektu hau aurrera doalako eta gure proposamenak kontuan hartu direlako," adierazi du Aldazabalek.
Iker Aldazabalek, EAJ-PNVko bozeramaileak, zainketen berrikuntza soziala zahartzeari, mendekotasunari edo nahi ez den bakardadeari bezalako erronkei erantzun eraginkorrak emateko aukera paregabea dela azpimarratu du, eredu integratzaileagoak eta jasangarriagoak erabiliz. “Datorren urteari begira, dirulaguntza horri esker, Soraluzek komunitatean errotutako eta tokiko errealitatera egokitutako zaintza sistema berri bat eraikitzeko aukera izango du. Pozik gaude proiektu hau aurrera atera delako eta gure proposamena kontuan hartu delako" adierazi du Aldazabalek.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Gipuzkoa
2025/12/19
Berria
2025/12/16
Donostia
2025/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


