Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/12/23

ANA AZKOITIA: “ESKATUTAKO GUZTIA EMAN, ETA ORAINDIK GEHIAGO ESKATU DUTE, HORI TXANTAIA EGITEA DA ETA EZ DUGU ONARTUKO”

Ana Azkoitia buru duen Tokiko Gobernuak EH Bilduren eta Azkoitia Bairen 449.700 euro batzen dituzten partidak onartu dizkie, alegia, denak. Hala ere, akordioari ezetza eman diote. EAJrentzat txantaia hutsa da oposizioko alderdiek Gobernuari egiten ari zaizkiona. Ondorioz, momentuz Udal Gobernuak ez du ezohiko bilkurarik deituko aurrekontuak bozkatzeko.
 ANA AZKOITIA: “ESKATUTAKO GUZTIA EMAN, ETA ORAINDIK GEHIAGO ESKATU DUTE, HORI TXANTAIA EGITEA DA ETA EZ DUGU ONARTUKO”

EH Bilduren eta Azkoitia Bairen negoziatzeko borondate ezak Azkoitia gelditzea helburu duen ezezkoaren bloke baten aurrean jartzen gaitu.

Akordioa lortzen saiatzeko eta 2026rako udal aurrekontuaren proposamena ixteko negoziazioen harira, Ana Azkoitia alkateaoso kritiko agertu da EH Bilduk eta Azkoitia Baik Udal Gobernuaren aurrean izatean ari diren jarrerarekin."Gehiengoa dutela argudiatuta, ez dute hatzik mugitu jarrerak hurbiltzeko. EAJren proposamenaren inguruan EH Bilduk eta Azkoitia Baik ez dute negoziatzeko borondate izpirik erakutsi, eta horrek Azkoitia gelditzea helburu duen ezezkoaren bloke baten aurrean kokatzen gaitu”, adierazi du Ana Azkoitia alkateak. 

EAJrentzat oposizioko bi alderdiek oposiziotik gobernatu nahi dute, gobernuaren ardurak hartu gabe, eta xantaia egiten ari zaie Gobernuari. “Ez egin, egiten utzi ez, eta egiten ez delako kritikatu. Horrek batzen ditu ezezkoaren bloke bihurtu diren EH Bildu eta Azkoitia Bai. Azkoitia gerarazi, eta ezer ez egitearen ardura EAJri bota. Horrek batzen ditu EH Bildu eta Azkoitia Bai”. 

Taktikak eta estrategiak alde batera utzita, EAJrentzat tristea da erakutsitako itxikeria. EAJk beti, gehiengoa izan duenean eta gutxiengoan egon denean, kontuan hartu ditu oposizioaren eskaerak, eta beti talde guztien artean ahalik eta adostasun handiena bilatzen saiatu izan da. 

Oraingo honetan, ezin izan da, eta ez da izan Udal Gobernuak ez duelako saiakerarik egin. Udal Gobernuak bere ardurarekin ondo bete du. Aurrekontua aurkeztu du eta negoziaketarako borondate osoa azaldu du, EH Bilduk eta Azkoitia Baik ez bezala. 

Tokiko Gobernuari dagokio aurrekontuen proposamena aurkeztea, eta halaxe egin zuen alkateak. Ana Azkoitiak hainbat bilera egin ditu hasierako proposamena mahai gainean jarri ostean, eta beste hiru kontraproposamen ere aurkeztu dizkie oposizioko taldeei, haien eskaera gehienak jasota. Alkateak azken kontraproposamena atzo aurkeztu zuen batzordean, eta ondoren, beste saiakera bat ere egin duakordioa lortzeko, baina EH Bilduk eta Azkoitia Baik nahi dutena da, edo dena, edo ezer ez. Txantaia, hizki handiz. “Nahiago ezer ez, denon artean aurrera egin baino. Penagarria”. 

Oposizioak aurkeztutako proposamenen zerrenda "EH Bilduk eta Azkoitia Baik elkarrekin adostutako zerrenda da, eta erakutsi duten jarrera bezain itxia". “Udalerri-eredu berri bat”aldarrikatuta, "aurrekontu proposamena hobetu” dutela diote. Galdera da zer eta norentzat hobetzen duten aurrekonturik ezean. Herritarrentzat ez".

Udal Gobernuak bere azken proposamenean 449.700 euroarteko partidak onartu dizkie EH Bilduri eta Azkoitia Bairi, alegia, eskatutako guztia. “Hala ere, oraingoz ez da nahikoa izan gobernuaren eta oposizioaren arteko adostasuna lortzeko, eta aldaketa gehiago eskatu dituzte, eta aldi-aldian udal jarduna oztopatu”. Aurrekontuak aurrera ateratzeko negoziatzeko gutxieneko borondatea eskatu du EAJk.

"Negoziazio orok kontzesioak egitea dakar, eta EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldetik ezezkoak baino ez dira izan”.Momentuz, “aurrekontua luzatu egingo da, eta ikusiko dugu zer gertatzen den urte berrian”, dio alkateak. 

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...