Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hasi dira Urnieta eta Lasarte-Oria lotuko dituen bidegorri berriaren lanak
Lasarte-Oria eta Urnieta lotuko dituen bidegorri berriaren obrak joan den abenduaren 9an hasi ziren, eta gaur goizean erakundeen ordezkariek lanen hasiera bisitatu dute. Ibilbideak Azkorteko bidea Urnietako bide-sarearekin lotuko du, Plazaolako trenbide-plataforma zaharraren zati bat berreskuratuz eta mugikortasun jasangarriaren zerbitzura jarriz. Esku-hartzea hiru zatitan egituratuta dago:
• Azkorte – tunelaren iparraldeko ahoa: 225 metroko egokitzapena.
• Plazaolako tunela: 542 metroko egokitzapena eta errefortzua.
• Hegoaldeko ahoa – Urnieta: 502 metro, udal-sarearekin lotu arte.
Lanek (zoladura, drainatzea, seinaleztapena eta argiztapen puntuala) 8 hilabeteko epea izango dute, gutxi gorabehera, eta, horri esker, azpiegitura uda honen amaieran erabilgarri egongo da.
Bultzada bat Buruntzalderako
Urnietako alkate Jorge Seguradok nabarmendu duenez, Urnieta eta Lasarte-Oria arteko lotura hobetuko duen bidegorri berriak "mugikortasun jasangarria sustatuko du, bizikletaren erabilera eta oinezko joan-etorriak bultzatuz, eta horrek naturara hurbiltzeko eta ingurune pribilegiatu horretaz gozatzeko ere balioko du".
Nafarroa eta Gipuzkoa lotzen dituen Plazaolako trazaduraren balio estrategikoa ere azpimarratu du Seguradok. Era berean, eskerrak eman dizkio Aldundiari udalerriarentzako estrategikoa den proiektu hau bultzatu eta hain azkar gauzatu izanagatik.
Nabarmenak...
PASAIA
2025/12/30
Gipuzkoa
2025/12/19
Berria
2025/12/16
IRUN
2025/12/16
Gipuzkoa
2025/12/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


