Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Luis Ezeiza ingurua berriz urbanizatzea proposatu du EAJ-PNVk Eskoriatzan
Proiektuaren helburua da Santa Ana eta eskola gunearen arteko lotura hobetzea, eta belaunaldien arteko kontaktua sustatzen duen ingurune atsegina eskaintzea, belaunaldi guztietako pertsonentzat erosoa eta segurua.
Eskoriatzako EAJ-PNV udal taldeak Luis Ezeiza ingurua berrurbanizatzea proposatu dio Udalari. Jarduera hori egiteke dago, eskola publikoaren eta Santa Ana auzoaren arteko lotura hobetzea ahalbidetuko lukeena, eremu degradatu bat txukunduko lukeen pasabide irisgarri baten bidez.
Aurreko legegintzaldietan, EAJ-PNVk obra garrantzitsuak bultzatu zituen eskola publikoan (teilatua eta eguzki plakak konpontzea, eraikinaren barrualdea hobetzea), baina kanpoko espazioak eraberritu gabe geratu zen, bereziki aipatutako pasabide irisgarria, baita pilotalekuaren aurreko ingurua berritzea ere.
Antonio Regaño EAJ-PNVko bozeramaileak adierazi duenez, “jarduera horrek aukera emango luke hainbat belaunaldik partekatzen duten eskola-ingurunea eraldatzen eta hobetzen jarraitzeko. Luis Ezeizaren gunea funtzionala, segurua eta atsegina izatea nahi dugu, adin desberdinetako pertsonentzako topagunea”. Horretarako, aipatutako hobekuntzak eta aisialdiaz gozatzeko ekipamendua jartzea proposatzen dute.
Eskoriatzako EAJ-PNVren ustez kalitatezko espazio publikoetan inbertitzea bizikidetzan eta ongizatean inbertitzea dela, eta Udalari dei egiten dio bere hirigintza plangintzaren barruan proiektu hau lehenesteko.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


