Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
UEMAren kudeaketarekin kritiko azaldu dira EAJ-PNVk Mankomunitatean dituen ordezkariak
UEMAk batzar nagusia egin du gaur, abenduak 13, Etxarri-Aranazen, 10 puntuko gai-zerrendarekin
Besteak beste aztergai izan dira 2025 langileen soldata igoera, 2025eko ekimen balantzea edo 2026 egitasmoa. Baita 2026rako bazkideen kuota igoera eta 2026ko aurrekontua eta lanpostu zerrenda ere eta, hain zuzen, bi puntuotan agertu da kritiko EAJ-PNV UEMAren kudeaketarekin. EH Bilduk du gehiengoa bai zuzendaritzan eta bai Batzar Nagusian eta EAJ-PNVk ez du bat egiten bi puntu horietan jasotakoarekin.
2026rako bazkideen kuotaren %3ko igoerari dagokionez, EAJ-PNVk abstentzioaren bidez azaleratu du bere kritika. Izan ere, zenbait Udalei -bereziki txikiei- esfortzu handia suposatzen die kuota ordaintzeak eta EAJ-PNVren iritziz, badago nahikoa gerakin igoerarik gabe ere 2026ari aurre egiteko.
Bestalde, 2026ko aurrekontuaren eta lanpostu zerrendaren inguruan ere kezka azaldu dute jeltzaleek, lehen kapitulua, giza baliabideen atala, etenik gabe handitzen ari delako. Atal horren azterketa egitea beharrezkoa dela uste du EAJ-PNVk, UEMAk dituen baliabide propioak eta azpi kontratatutakoak optimizatzea helburu izango duen azterketa, hain zuzen ere. UEMAren bideragarritasuna bermatzeko ezinbesteko azterketa jeltzaleen iritziz. “Esaterako, mankomunitatean dauden zenbait herrik badituzte euskara zerbitzuak edo teknikariak eta horiekin koordinatuta planteatu behar da UEMAko jarduna, ezin dira duplizidadeak bilatu, ekidin behar dira gastua neurrian egiteko”, azaldu dute EAJ-PNVren ordezkariek, “Hori dela eta, momentuz, datu horiek gabe, ezin aldeko bozkarik eman”. Borondate oneko keinu moduan, abstentzioa eman dute jeltzaleek, UEMAk azterketa hori egiteko eskaerarekin batera.
EAJ-PNVk etxeko lanak jarri dizkio, beraz, Mankomunitateari. 2025ean kontrako bozka eman zioten jeltzaleek aurrekontuei, eta 2026rako ez dago aldaketa handirik, baina azterketa egin eta optimizazioaren bidea jorratzeko eskaera abstentzio batez laguntzea erabaki du EAJ-PNVk, UEMAko zuzendaritzak kontuan hartuko duelakoan. “Lehen kapituluak gora eta gora jarrai ez dezan plan bat aurkeztea eskatzen dugu, hori kontrolatu ezean kuotek ere gora eta gora jarraituko baitute etengabe, herri txikienen kalterako bereziki” eta gehitu dute “diru-sarreretan ere, dirulaguntzen dependentzia ezin da kronifikatu, beraz, bestelako diru-sarrerak ere aztertu beharko dira”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


