Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aretxabaletako EAJ-PNV-k Araba Ibilbidean aparkalekuak jartzea gaitzetsi du
EAJ-PNVk salatu du herriko espazio hori aparkalekuekin okupatzea herritarren bizi-kalitatearen eta oinezkoen mugikortasunaren kalterako dela, eta beharrezkotzat jotzen du segurtasuna hobetzeko beste aukera batzuk aztertzea.
Aretxabaletako EAJ-PNV udal taldeak kritikatu du Araba Ibilbidean aparkaleku lerroak ezartzearekin kaleak zuen zabalera eta ikusgarritasuna galdu duela. Talde jeltzaleak adierazi duenez, “orain arte kale zabal eta garbia izan den tokia kotxez beteta ageri da, eta oinezkoak enkajonatuago doaz, ikus-eremua nabarmen murriztuta”. Gainera, txirrindularien egoera okertu egin da: “Aparkatzeko mugimenduek ezusteko arriskuak sortzen dituzte, eta txirrindulariek bide hau erabiltzeko baldintzak okerrera egin dute”, ohartarazi dute.
Bestalde, EAJ-PNVren ustez, gaur egungo eginkizunerako errepidea gehiegi zabaldua dago, eta horrek konponbide integralago bat eskatzen du, oinezkoak, bidegorria eta zirkulazioa modu bateratuan antolatuko dituena. “Kostu txikiko neurri batek —aparkalekuak sortzeak— Araba Ibilbidea desitxuratu du”, azaldu dute.
Talde jeltzaleak azpimarratu du bitartean oinezkoen segurtasuna hobetzeko eraginkorrena dela zebra-bideetan esku hartzea: behar bezala margotzea, haien ikusgarritasuna indartzea eta argiztapena hobetzea. “Legealdi hasieratik esan dugu: segurtasuna irabazi nahi bada, oinarrizko puntuak hobetu behar dira lehenik”, nabarmendu dute.
Aretxabaletako EAJ-PNVren iritziz, edozein esku-hartzeak herritarren segurtasuna eta kalitate urbanistikoa jarri behar ditu erdigunean: “Gure helburua ez da kritikak egitea soilik, baizik eta Araba Ibilbidea benetan hobetuko duen irtenbide bat lortzea”, adierazi dute.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


