Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/12/11

Arrasateko EAJ-PNVk Batzokiak jasandako erasoa irmoki gaitzetsi du

“Errespetutik, elkarrizketatik eta erantzukizunetik lan egiten jarraituko dugu, hori baita herritarrek eskatzen duten bidea”, amaitu dute jeltzaleek.
Arrasateko EAJ-PNVk Batzokiak jasandako erasoa irmoki gaitzetsi du

Arrasateko EAJ-PNVk “irmoki” gaitzetsi du gaur, abenduak 11, Batzokiaren aurka jasandako erasoa, bertan mezu iraingarriak eta seinalatze politikoa zituen pankarta bat jarri baitute. “Jarduera horiek, erabat antidemokratikoak izateaz gain, ez dute lekurik bakean, errespetuan eta bizikidetzan bizitzea aukeratu duen gizarte batean”, adierazi dute.

“Gure egoitzak proiektu politiko demokratiko batean askatasunez parte hartzen duten ehunka bizilagun ordezkatzen ditu. Batzoki bati eraso egitea aniztasunari, askatasunari eta demokraziari erasotzea da”.

EAJ-PNV Arrasatek “gaitzespenik irmoena” helarazi du, eta gogorarazi du “ezein desadostasun politikok ez duela justifikatzen jazarpena eta larderia”.

“Errespetutik, elkarrizketatik eta erantzukizunetik lan egiten jarraituko dugu, hori baita herritarrek eskatzen duten bidea”, amaitu dute jeltzaleek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...