Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/12/02

Lazkaoko EAJ-PNVk eskerrak eta babesa adierazi dizkio San Benito Ikastolari, Kilometroak 2026 antolatzeko erronka hartzeagatik

Talde jeltzaleak Ikastolaren konpromiso irmoa txalotu du eta elkarlanerako prestutasun osoa berretsi du
Lazkaoko EAJ-PNVk eskerrak eta babesa adierazi dizkio San Benito Ikastolari, Kilometroak 2026 antolatzeko erronka hartzeagatik

Lazkaoko EAJ-PNVk bere esker ona eta aitortza adierazi dizkio San Benito Ikastolari, Kilometroak 2026 antolatzeko erronka ilusioz eta erantzukizunez hartu duelako. Talde jeltzalearen hitzetan, Ikastolak “pauso ausarta eta herri osoari begira egindako konpromiso garrantzitsua” hartu du, eta horregatik Lazkaoko EAJ-PNVk babes osoa helarazi nahi izan dio.

Jeltzaleek gogorarazi dute Kilometroak jaia urte osoko lana dela, eta hezkuntza-komunitatearen, familien, ikasleen eta tokiko eragileen elkarlana ezinbestekoa duela. Testuinguru horretan, udal taldeak nabarmendu du prest dagoela Ikastolari beharrezko izan dakiokeen guztian laguntzeko: “Gure esku dauden baliabideak jarriko ditugu. Uste dugu elkarlan zabal eta antolatu batek 2026ko edizioa arrakasta handiko jaia bihurtuko duela”.

Lazkaoko EAJ-PNVren ustez, San Benito Ikastolak hartu duen konpromisoak herria bera ere indartzen du, eta euskararen aldeko jaiak eskaintzen duen aukera baliotsua azpimarratu dute. Taldeak adierazi duenez, “Kilometroak gure komunitatearen isla da: elkarlana, bizikidetza eta euskara sustatzeko ilusioa”. Amaitzeko, talde jeltzaleak borondate argia erakutsi du bidean laguntzeko eta proiektu hau arrakastaz garatzeko: “Ikastolak egindako apustua eskertu nahi dugu, eta bide honetan bidelagun izango gaituztela berretsi. 2026koa herri osoaren ospakizuna izango da, guztion artean eraikita”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...