Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/12/02

Eskoriatzako EAJ-PNVk auto partekatuentzako aparkaleku bat sortzea proposatu du Intxaurtxuetan

Ekimenaren helburua mugikortasun jasangarria sustatzea da, eta auto elektrikoetarako eta bizikletentzako karga puntuak jartzea.
Eskoriatzako EAJ-PNVk auto partekatuentzako aparkaleku bat sortzea proposatu du Intxaurtxuetan

Eskoriatzako EAJ-PNV udal taldeak Intxaurtxuetan partekatutako ibilgailuentzako aparkaleku bat sortzea planteatu du, egungo aparkalekuen eta autobidera sartzeko errepidearen arteko espazioa aprobetxatuz. Proposamenaren helburua da mugikortasun eredu jasangarri bat sustatzea eta auto pribatuaren erabilera indibiduala murriztea, alternatiba erosoak eta ingurumena errespetatzen dutenak eskainiz.

EAJ-PNVk, gainera, inguruko irisgarritasuna hobetzea, bizikletentzako aparkalekua eta puzteko eta konpontzeko puntu bat jartzea eta ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak jartzea proposatzen du, eta, horrela, mugitzeko modu jasangarriagoak erraztuko dituen ingurune baten alde egiten du.

Josu Ezkurdiak nabarmendu duenez, “Eskoriatzak mugikortasun jasangarriago eta praktikoago baterantz egin behar du aurrera. Horrelako jarduera txikiek ahalbidetzen dute etorkizun jasangarria, eta Udalaren esku dago horiek bultzatzea.

EAJ-PNVk azpimarratu du kostu errealista gutxiko proposamena dela, herritar guztientzat onuragarria, ohitura arduratsuak sustatzen dituena eta herritarrak kontzientziatzen laguntzen duena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...