Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Autobus geltoki berriari argi berdea
Zarauzko Udalak Amillubi eremuko 1. eta 3. partzelak saltzea erabaki du, gaur egun udal-brigadaren pabilioia dagoen tokian, etxebizitza libre zein tasatuak, Zarauzko autobus-geltoki berria eta lurpeko aparkaleku publikoa eraikitzeko.
“Zarautzentzat oso garrantzitsuak diren azpiegiturak ahalbidetuko ditu esleipen honek baina, autobus geltokiaz, aparkalekuaz eta 21 etxebizitza tasatuez gain, Udalak sei milioi eta erditik gora jasoko ditu beste hainbat eta hainbat inbertsio egitea ahalbidetuko dutenak, Zarautz eta zarauztarren bizi kalitatea hobetzera bideratuko ditugunak”, adierazi du Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak.
Lizitazioaren prezioa guztira 14.734.056,21 eurokoa (BEZ barne) izango da. Ordainketaren zati bat, 5.404.805,32 €+BEZ, obra eraikian jasoko du Udalak, hau da, etxebizitza blokearen beheko solairuan autobus-geltokia, sotoan aparkaleku publikoak eta partzelaren eta inguruaren urbanizazio osoa.
Gainontzeko 6.772.100,64 €+BEZko dirusarrera, Zarauzko herriarentzat etorkizunean baliagarriak izango diren lur erosketa eta inbertsio berriak gauzatzera bideratuko ditu Udalak.
“Garraio publikoaren aldeko apustu sendo eta argia da hau, zarauztarrontzat oso garrantzitsua, baina eskualde mailan ere berebiziko garrantzia izango duena, trenak eta autobusak puntu horretan duten loturak orain baino azpiegitura egokiagoak izango baititu eta horrek zerbitzuak indartzeko aukera ere ekarriko duelako”, gehitu du Oiarbidek.
Behin tramite hau gaindituta, prozesuarekin jarraituz, 2026an hasiko dira Zarauzko autobus geltoki berria eraikitzeko lanak.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


