Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/12/01

Debabarreneko EAJ-PNVk Elgoibar–Mendaro bidegorriarekin duen konpromisoa berretsi du eta proiektuak aurrera jarraitzeko erantzukizun kolektiboa azpimarratu du

Jendearen bizitza eraldatzen duten proiektuek elkarrizketatik eta konpromisotik bakarrik aurrera egiten dute
Debabarreneko EAJ-PNVk Elgoibar–Mendaro bidegorriarekin duen konpromisoa berretsi du eta proiektuak aurrera jarraitzeko erantzukizun kolektiboa azpimarratu du

Debabarreneko EAJk tinko eusten dio Elgoibar–Mendaro bidegorriaren aldeko apustuari. Proiektu hori hasiera-hasieratik bultzatu dute jeltzaleek eta beraien hauteskunde-programan esplizituki jaso zuten. Konpromiso horrekin bat etorriz, Alzola – Mendaro tartearen proiektua foru-aurrekontuen proiektuan agertzen da jada, etorkizuneko garapenerako beharrezkoak diren lan teknikoen hasiera bermatuz.

Era berean, aurrekontu-proiektuak bidea eraikitzea aurreikusten du, San Antolin–Alzola tartean bidegorri gisa erabiliko diren bide zaharrekin lotzeko. Hori da Elgoibar osoa lotzeko eta, urratsez urrats, bizikleta eta oinezkoentzako bide bat osatzeko ezinbesteko lehen pieza. Bide horrek eskualdearekin bat egiten jarraituko du, Ermua eta Mendaro lotuz.

Aurrerapen horiek ez dira inprobisazioaren ondorioa. Lan serio, iraunkor eta konprometitu baten emaitza dira. Jeltzaleek kanpainan esan zuten, beren programan islatu eta dagokion tokian defendatzen ari dira. Hilabete hauetan, gero eta jende gehiagok onartzen du proiektu honen garrantzia eta bere egiten du, eta horrek aurrera egiten jarraitzeko beharra indartzen du.

Hala ere, horrelakorik ez dago bermatuta aurrekontuak onartu arte. Eta hor eragile politiko guztien erantzukizuna eskatu nahi dute, baita inplikatutako udalerrietan erabakitzeko ahalmena dutenena ere. Izan ere, batzuen jarrera ezkorretatik haratago, jokoan dagoena ez da titular bat soil bat; mugikortasuna, segurtasuna eta herrien kohesioa dago jokoan.

Debabarreneko EA-PNVJk Elgoibarren, Mendaron eta eskualde osoan lan egiten jarraituko du, jendearen bizitza eraldatzen duten proiektuek elkarrizketatik eta konpromisotik bakarrik aurrera egiten dutela sinetsiz. Elgoibar – Mendaro bidegorria benetako aukera da Debabarrenarentzat, eta defendatu egingo dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...