Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/11/28

EAJ-PNV Oñatik positibotzat jo du udal garbitzaileen lan-baldintzak hobetzeko lortutako aurreakordioa

Jeltzaleek bultzatutako hobekuntza nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: lan-ordutegia berrantolatzea atseden-egun gehiago ahalbidetzeko, eta bide-garbiketako bi peoi-postu peoi gidari bihurtzea, txanda guztietan ekortzeko makinen erabilera bermatzeko.
EAJ-PNV Oñatik positibotzat jo du udal garbitzaileen lan-baldintzak hobetzeko lortutako aurreakordioa

EAJ-PNV Oñatik “oso positibotzat” jo du Udaleko garbitzaileekin lortutako aurreakordioa, prozesu luze baten ondoren. Itunak aukera emango du kolektiboak berak aspalditik planteatzen zituen eskaeretako batzuk ezartzeko.

Amaia Erostarbe bozeramaile jeltzaleak nabarmendu duenez, “pozik gaude azkenean garbiketako udal langileen eta Udalaren artean aurreakordioa dagoelako, eta beharrezkotzat jotzen dugu. Egia da prozesua behar baino gehiago luzatu dela eta lantaldeak ahalegin handia egin behar izan duela, baina azkenean aurrera ateratzea lortu da”.

Erostarbek azpimarratu duenez, lehenengo bileren ondoren, eta greba hasi aurretik berau saihesteko asmoz, EAJ-PNVk kale-garbitzaileen antolaketa-eskaerak onartzeko proposamena helarazi zion gobernu taldeari. Erostarberen arabera, “ideia oso argi batekin lan egin dugu: garbiketako udal langileen lan baldintzak hobetzea. Gure espazio publikoak zaintzen eta garbitzen dituztenek ere lan-baldintza duinak merezi dituzte”.

Negoziazio prozesua luzea eta konplexua izan bada ere, bozeramaileak azpimarratu duenez, “lortutako hobekuntzak garrantzitsuak eta onuragarriak dira guztiontzat. EAJ-PNVtik oso positiboki baloratzen dugu aurreakordioa, nahiz eta nahi baino beranduago iritsi den. Aurreakordio horrek erakusten du elkarrizketa eta lankidetza direla aurrera egiteko bidea”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...