Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk gardentasuna eta seriotasuna eskatu ditu: EH Bilduk ahoz egindako proposamen inprobisatua bozkatzea nahi izan du ezer erregistratu gabe
Udal Gobernuak kontratazio publikoari buruzko klausula etiko berri bat ahoz planteatu du, testurik eta txostenik aurkeztu gabe, eta premiazko bozketa eskatu du; EAJ-PNVk formaltasuna eta legezkotasuna exijitu ditu.
Osoko Bilkuran, EAJ-PNVk egindako galderari erantzunez, EH Bilduk baieztatu du Udalak ez duela inolako harremanik edo kontraturik Israeleko enpresekin. Hala ere, erantzun argi horren ostean, Gobernu Taldeak ahozko proposamen inprobisatu bat aurkeztu du kontratazio publikoetan klausula etiko berri bat ezartzeko, inolako testu, oinarri juridiko edo dokumentaziorik gabe, eta horren premiazko bozketa eskatu du.
EAJ-PNVren ustez, EH Bilduren jarrerak “eztabaida desbideratu eta gure galderaren muina lausotzea” bilatu du. Galdera guztiz instituzionala zen: Oiartzungo Udalak ba al du harremanik? Kontratazioetan bada loturarik? EH Bilduk ezetz erantzun du. Hala eta guztiz ere, ez du inolako proposamenik erregistratu, ezta testurik ere aurkeztu, eta bi bozketa eskatu ditu momentuan bertan: premiazkoa eta edukiarena.
EAJ-PNVk argi adierazi du hori ez dela bideragarria eta proposamena abenduko Osoko Bilkurara eramatea eskatu du, dagokion dokumentazioarekin eta txosten juridiko-ekonomikoekin, legeak agintzen duen bezala.
“Guk gardentasuna eta seriotasuna defendatzen ditugu. Ez dugu ahoz eta inprobisazioz egindako proposamenik bozkatuko. EH Bilduk zerbait serioa aurkeztu nahi badu, erregistratu dezala eta dagokion dokumentazioa ekar dezala”, adierazi du talde jeltzaleak.
EAJ-PNVk berriz azpimarratu du prest dagoela giza eskubideei lotutako edozein eztabaida lantzeko, baina beti udalaren jardun instituzionalari eta kontratazio publikoaren legezkotasunari eutsiz, ez inprobisazioen bidez.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/11/12
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


