Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/11/25

Bergarako EAJ-PNVk EHBilduko Udal Gobernuari eskatzen dio gazteentzako 112 etxebizitza publiko eraikitzeko lurzoruak jar ditzala.

Duela 6 urte baino gehiago eraiki zen Miguel Altunaren eraikin berria, eta EH Bilduko udal gobernuak ez dira gai izan Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen bat sinatu ondoren adostutako trukea ixteko
Bergarako EAJ-PNVk EHBilduko Udal Gobernuari eskatzen dio gazteentzako 112 etxebizitza publiko eraikitzeko lurzoruak jar ditzala.

EAJ-PNVk, Bergaran etxebizitza publikorik ez dagoela salatu du, eta EH Bilduri leporatu dio hamalau urtez ezker abertzaleko Udal Gobernuak izan arren, eta EH Bilduko bozeramaileei etengabe etxebizitza lehentasunezkoa dela entzun arren, beste erakunde batzuei errua botatzea, udal eskumenak beraiek dituztelarik.

EAJ-PNVk gogorarazi du, gazteentzako etxebizitza publiko eskuragarriagoa eraikitzeko, beharrezkoa dela udalak lursail erabilgarriak jartzea Eusko Jaurlaritzaren esku. Lursail publikorik gabe, ez dago etxebizitza publikorik, eta udalak ezin du beste alde batera begiratu edo beste erakunde batzuei leporatu etxebizitza nahikorik ez dagoelako. Erantzukizuna udalarena da.

Jeltzaleen arabera, etxebizitza oinarrizko eskubidea da. Haien eskasia eta garestitasuna da herritarren kezka nagusia. Bergarako EAJ-PNVrentzat lehentasun osoa da.

Oharrean diotenez, Victoriano Gallastegi alkatearen (EAJ-PNV) eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena lortu zen duela 24 urte, S-4b sektorean, Miguel Altuna LHko eskola berriaren ondoan,  etxebizitza publiko askoz merkeago eraikitzeko.

Hitzarmen horretan jasotzen denez, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du Elemental zaharreko  eraikina udalari lagatzeko, eta Miguel ALTUNA eskola berri eraikitzeko eta trukean, udalak konpromisoa hartzen zuen Miguel Altunaren LHko eskola berria eta 112 etxebizitza publiko eraikitzeko orubeak Eusko Jaurlaritzaren esku jartzeko.

EAJ-PNVk salatu du ezker abertzaleko udal gobernuek 14 urte daramatzatela etxebizitza publikoko politikarik egiteko gai izan ez direla. "EHBilduk egin duen bakarra da etxe hutsei OHZren errekarguak jarri, gazteek alokairu gehiago izan dezaten. Neurri horrek, ez du, urrutitik ere, gazteentzako etxebizitza eskuragarrien eskaera konpondu du", jarraitzen dute jeltzaleek. "Gure ustez, etxebizitza eskuragarririk eza arintzeko, herritar guztien kezka nagusia baita, neurririk eraginkorrena etxebizitza publiko berriak eraikitzea da.

2019ko irailaren 8an, Miguel Altuna berriak ateak ireki zituen kokapen berrian. Duela 6 urte baino gehiago sinatu behar zen udalaren lurren eta Miguel Altuna zaharraren arteko trukea.

EH Bilduren Gobernuaren kudeaketa baliogabea izan da azken 6 urteetan, Miguel Altuna berriak eraikita daraman denbora, alegia. Garai honetan, jeltzaleen arabera, operazioa itxita egon beharko litzateke eta gutxienez 112 etxebizitza publiko eraikita egon behar lirateke. Bergararrentzat proiektu berriak sortzeko Elemental zaharrak ere, udalaren esku egon beharko luke, eta oraindik egoera hori ez dago konponduta.

Beste behin ere, herritarrentzat eta, batez ere, gazteentzat garrantzitsuena den gaian, EH Bilduk zerbitzu garrantzitsuenak kudeatzeko eta sortzeko gaitasunik ez duela erakutsi du. Horregatik, EAJ-PNVk alkateari eskatzen dio lehentasuna eman diezaiola herritarrei benetan axola zaizkien gaiei, eta azalpenak eman ditzala zergatik ez den gai izan Eusko Jaurlaritzarekin akordio batera iristeko bere agintaldian, Udala bera izanik interes handiena duena bergararrentzat etxebizitza publikoaren eskaintza nahikoa izateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...