Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/11/21

EAJ-PNVek Hondarribiko 2026ko Aurrekontuen aurka bozkatuko du

Taldeak 27 proposamen aurkeztu zituen eta argi adierazi nahi dugu Gobernuaren proiektua ez dela errealista, ez dela parte-hartzailea eta ez duela herritarren egunerokoa hobetzen
EAJ-PNVek Hondarribiko 2026ko Aurrekontuen aurka bozkatuko du

Oposizioan dagoenetik lehen aldiz, EAJ-PNVk aurka bozkatuko du Abotsanitzek 2026rako aurkeztu duen udal aurrekontuen proiektua. EAJren ustez, dokumentuak “ez die erantzuten hiriaren benetako beharrei, diru-sarreren aurreikuspen irreala jasotzen du eta alkateak azken urteetan behin eta berriz egindako promesak ez ditu betetzen”.

Parte-hartzailetzat aurkeztutako prozesua, baina benetako eragin gabekoa

EAJak 27 proposamen zehatz helarazi zizkion Udal Gobernuari aurrekontuen proiektua hobetzeko. Hala ere, Gobernuak onartzeko prest zeuden partidak eta ekintzak “ez ziren nahikoak EAJrentzat eta ez zuten ahalbidetzen Hondarribiaren lehentasun estrategikoetan aurrera egitea”. “Alkateak ezarri zituen oinarriak funtsezko jarduerak baztertzen zituzten, eta horrek ezinezkoa egiten zuen benetako negoziazio serio bat”, adierazi du taldeak.

Baztertutako proiektu estrategikoak

Abotsanitzek onartu ez dituen proposamenen artean, EAJk nabarmendu ditu Udal Gobernuak proposatzen duenari oso bestelakoa den hiri-eredu bat islatzen duten proiektuak:

• Hondarribiko mugikortasun-eredu berria garatzea.

• Javier Ugarteko aparkalekuaren proiektuan aurrera egitea.

• Bidegorri berriak sortzea eta lehendik daudenak elkarlotzea.

• Suteen prebentziorako basoen eta mendien garbiketa eta mantenua.

• Auzo-bideen hobekuntza.

• Jarduera komertzial berriak abiarazteko laguntzak.

“Hauek dira etorkizunera begirako, planifikatutako, konektatutako eta zaindutako hiri baten aldeko proiektuak. Gobernuak ez onartzeak argi erakusten du ikuspegi oso desberdinak ditugula Hondarribiak nola aurrera egin behar duen ulertzeko”.

Aurrekontu historikoak eta tasa-igoerak, baina hobekuntza esanguratsurik gabe

Aurrekontuen proiektuak 34,9 milioi euro biltzen ditu, Hondarribiak inoiz izan duen kopururik handiena hirugarren urtez jarraian. Hala ere, Gobernuak berriro ere tasak igoko ditu, eta herritarrek “ez dute proportzio bereko hobekuntzarik nabaritzen, ez azpiegituretan, ez mugikortasunean, ez zerbitzuetan, ezta jarduera kulturalean ere”.

Diru-sarreren aurreikuspen irreala

EAJk salatu du Udal Gobernuak berriro ere 4 milioi euro aurreikusi dituela hirigintza-aprobetxamenduengatik, 2025ean egin bezala. Baina urte honetan zehar kontzeptu horrengatik 90.000 euro baino ez dira jaso.

“Ez diren diru-sarrerak aurreikusten dira, eta horrek aurrekontua dokumentu fiktizio bihurtzen du”.

Parte-hartzea: Gobernuaren diskurtsoarekin bat ez datorren errealitatea

Alkateak parte-hartze eredugarria irudikatu du aurrekontuen inguruan. Hala ere, aurrekontuek 200.000 euro baino ez dituzte bideratzen parte-hartze prozesuetara, hau da, guztizkoaren %0,57.

EAJk gogorarazi du Abotsanitz oposizioan zegoenean aurrekontuaren %2 bideratzea eskatzen zuela.

Oso agerikoa da orduan defendatzen zutena eta orain egiten dutena ez datozela bat”,

Bete ez diren promesak: exekuzioa %100etik urrun

EAJk gogorarazi du alkateak azken bi ekitaldietan aurrekontuak “%100 egingarriak” izango zirela defendatu duela.

Hala ere, errealitateak erakusten du partida askok ez dutela aurrera egiten edo urte amaieran soilik exekutatzen direla, eta horrek inbertsio-errealerako gaitasuna mugatzen du. “Hau ere ez da betetzen ari”.

EAJren babes osoa duten partidak EAJk azpimarratu du aurrekontuetan badaudela talde jeltzaleak guztiz babesten dituen partida positiboak, eta kasu batzutan EAJk berak aurkeztutako proposamenetatik datozela edo urteetan landu izan direnak. Hauek dira:

Etxebizitza arloko teknikari bat kontratatzeko partida ekonomikoa, etorkizunean udal etxebizitza-sail bat sortzeko funtsezko urratsa, EAJk proposatua.

Elkarte eta kirol klubentzako dirulaguntzak %5 igotzea —EAJk %10 eskatzen bazuen ere—, “Hondarribiako bizitza komunitarioa sostengatzen duten elkarteak indartzeko ezinbesteko neurria”.

• Gazteei alokairurako laguntzak. • Harresiaren hobekuntzarako jarduketak.

• Eta, oro har, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko helburua duten partidak.

“Hiriari eta herritarrei balioa ematen duten eta udal zerbitzuak hobetzen dituzten ekimen guztiak babestuko ditugu, nork proposatzen dituen alde batera utzita”.

Ondorioa: “Ezin ditugu babestu diru-sarrerak puzten dituzten, proiektu estrategikoak baztertzen dituzten eta herritarren egunerokoan benetako hobekuntzarik sortzen ez duten aurrekontuak”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...