Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/11/12

PPk, amorruan, EAJ-PNV eta bere afiliatuak kalumniatzen ditu

Jose Ramon Arriaran, iaz hildakoa, eta Edurne Egaña, biak EAJ-PNVko afiliatuak, bakoitzak bere garaian eta ekintza politiko eta erantzukizun instituzionalaren esparruan, zerbitzu publiko eredugarria izan dute eta dute.
PPk, amorruan, EAJ-PNV eta bere afiliatuak kalumniatzen ditu

EAJ-PNVren eta bere afiliatuen aurka egindako salaketa larriak eta faltsuak PPren kontrolik gabeko amorruaren beste adibide bat dira, ezaguna den esaerak adierazten duenez "zikintzeko jendea, tintea baino gezurra hobea". Horrek guztiak agerian uzten du PPren moralaren maila eskasa.

Javier de Andrés Alderdi Popularreko presidenteak, bere taldeko legebiltzarkide batekin eta gaur goizean emandako prentsaurrekoan EAJ-PNVri zuzendutako hainbat kalumnia adierazi dituzte. Duela aste gutxi arte Euskadiko Kirol Portuen zuzendari izan denak, "nahierara" eta "2001etik 2024ra" 17 milioi euro eman dizkie euskal kirol portuetarako gasolioan esleitu dizkie lau enpresari, horietako bat "Gipuzkoako EAJko burukide batena" izanik.

Ez Edurne Egañak berak, 2013an EKPko zuzendari izendatu zutena, ez GBBko inork ez du aipamen hori interpretatzen jakin, harik eta Jose Ramon Arriaran alderdikidearen izena argitaratuta ikusi dugun arte. Alderdikidea, enpresaburu izateaz gain, Batzar Nagusietako prokuradore ere izan zen 1984tik 1995era, eta GBBko kide 1999tik 2003ra. Bide batez, 2024an hil zen, eta deitoratzen dugu PPk bere memoria zikintzea.

EAJ-PNVk ez du inoiz EKPk egindako esleipen horien edo beste batzuen berri izan. Era berean, Edurne Egaña burukideak ez du inoiz ikertu edo ezagutu hornidura-kontratuen enpresa esleipendunen titularrik, betiere teknikariek proposatuta eta preziorik merkeenean egin izan direnak.

Horri dagokionez, berriro diogu Egaña EKPko zuzendari izendatu zutela 2013an, PPren babesa izan zuen aro sozialistaren ondoren. Etapa horretan, hain zuzen ere, modu berean kontratatu zen gasolioa – hau da, EKPko teknikariek eskatutako eta preziorik txikiena eskaintzen zutenei esleitutako eskaintzetan oinarrituta –, eta ziur asko, nahiz eta ez dugun horren berri agiri bidez jakin, esleipendun berberekin edo antzekoekin.

Gainerakoan, PPk amarralekuen kudeaketaren inguruan zabaldu dituen "amiguismo" eta "klientelismo" susmoak funtsik gabekoak dira. Egia esan, PP amarratzaile batzuen haserrean oinarritzen ari da, hain zuzen ere, kontrako arrazoiak eraginda: portuetan amarratzeko "eskubide historikoak" galdu dituztela ikusi dutelako, EKPko zuzendari izan denak aplikatutako irizpidea aldatu delako, herritar orori atxikitako berdintasun-printzipioari jarraiki.

Gaur PPk bere prentsaurrekoan adierazitako "susmo" horiek eta EAJri "interes orokorragatik ez, baizik eta alderdiarentzat berarentzat sasi-interesengatik” jarduten duela esanez egindako akusazioak, EAEko PPko presidente den De Andresek eta bere legebiltzarkide Moralesek eginikoak, agerian uzten dute, EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarraren iritziz, PPk kontrolik gabeko amorruaren EAJren eta bere afiliatuen aurkako kalumniarik zitalenari heltzen diola.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...