Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk EH Bilduri eskatzen dio Hernaniko autobus ibilbideko azpiegiturak urgentziaz egokitzeko, ibilgailu artikulatuak sartu eta zerbitzua hobetzeko
Maria Otaegi bozeramaileak Astigarragako alkateari eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiarekin erakutsitako irmotasun bera izan dezala, orain EH Bilduri eta Hernaniko Udalari eskatzeko Antziola/Elkano eta Zinkoenea/Antziola bidegurutzeetan berehalako lanak egin ditzatela, autobus artikulatuak sartu ahal izateko eta BU12 eta BU13 lineetako erabiltzaileentzako zerbitzua hobetzeko.
Astigarragako EAJ-PNVk, Maria Otaegi zinegotzia buru duela, EH Bilduri eskatu dio Hernanitik igarotzen diren autobus-lineen ibilbidea berehala egokitzeko, ibilgailu artikulatuen (bikoitzen) bidez zerbitzua ahalbidetzeko. Helburua da bi udalerriak hiriburura lotzen dituen linean pilaketak eta saturazio egoerak saihestea, eta horrela, kalitatezko garraio publikoa bermatzea. Zehazki, bi esku-hartze egin behar ditu Hernaniko Udalak: bi bidegurutzeren egokitzapen lanak, Antziola eta Elkano kaleen artekoa, eta Zinkoenea eta Antziola kalearena.
Herritarren artean kezka handia sortu du Astigarraga Donostiarekin lotzen duen autobus zerbitzuak daukan gaitasun faltak, batik bat puntako orduetan. “Autobusak ez daude gaur egungo erabiltzaile kopuruak asetzeko egokituta. Handiagoak diren ibilgailuak ezin dira Astigarragaraino iritsi, eta horrek eragozpen nabaria sortzen die gure bizilagunei”, adierazi du Maria Otaegik.
Arazoaren muina da Hernaniko ibilbidea ibilgailu artikulatuentzat prestatuta ez egotea. Izan ere, egoera horren ondorioz, dimentsio handiko autobusek ezin dute Astigarragako geltokietara iritsi. “Autobus artikulatuek Astigarragara iritsi daitezen, eskatzen duguna da bidegurutzeak eta espaloiak urgentziaz egokitu daitezela, eta beharrezkoak diren azpiegiturak bermatzea. Ez da erosotasunari buruzko eztabaida, herritarrek duten beharrei buruzkoa baizik. Gure bizilagunen mugikortasuna erraztu behar dugu, ez mugatu”, gehitu du Maria Otaegik.
Otaegi bozeramaileak azalpenak eskatu dizkio Astigarragako alkateari, eta “Gipuzkoako Foru Aldundiarekin erakutsi duen determinazio bera erakusteko, oraingoan EH Bilduri eta Hernaniko Udalari eskatzeko Hernanin beharrezkoak diren lanak ahalik eta lasterren egin ditzan”. Izan ere, bizilagunen mugimenduak eskatutako hainbat eskakizun Aldundiak dagoeneko bete ditu. Horregatik jeltzaleek agerian utzi dute “EH Bilduren eskuetan dagoela BU12 eta BU13 autobus lineek duten saturazio arazoari irtenbidea ematea”. Aldi berean, deitoratu dute arazoak urtebete baino gehiago daramala mahai gainean soluzio gabe; eta gogorarazi dute, egoera hobetze aldera, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzu gehigarria txertatu duela, beharrezkoak diren egokitzapen obrak egiten diren bitartean.
EAJ-PNVk gogorarazi die Astigarragako alkateari, Urdangarini, eta Hernaniko alkateari, Lertxundiri, biak alderdi bereko kideak direnei; konponbidearen parte direla, hain zuzen ere, autobus luzeagoak sartzeko eta erabiltzaile kopurua handitzeko gaitasuna erreala baitago.
Horrela, EAJ-PNVk EH Bilduri eskatu dio egoera berehala konpontzeko jardun dezala eta egokitzapen lanak ahalik eta azkarren egin daitezela: “Arazoa ezin da gehiago atzeratu. Eskatzen dugu EH Bilduk bere gain har dezala berehala konpontzeko konpromisoa, garraio publikoaren kalitatea hobetzeko eta gure auzokideen mugikortasuna bermatzeko”, adierazi du bozeramaileak.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


