Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/11/11

Udala aurrera doa Añorgako Geltokia garapenean 248 etxebizitza eraikitzeko izapideetan

Udalak baimena eman dio eremua urbanizatzeko proiektuaren hasierako onarpenari.
Udala aurrera doa Añorgako Geltokia garapenean 248 etxebizitza eraikitzeko izapideetan

Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio Añorgako Geltolkia hirigintza eremua urbanizatzeko proiektuari. Proiektua jendaurrean jarriko da hogei eguneko epean, behin betiko onartu baino lehen.

Jon Insausti alkateak nabarmendu duenez, "hau da Añorgako Geltokia hirigintza-garapen berria eraikitzen hasteko azken administrazio-izapidea, eta horri esker, 248 etxebizitza berri gehitu ahal izango dizkiogu hiriari, horietatik 96 babes sozialekoak edo tasatuak. Eta, gainera, ingurunea nabarmen berroneratuko da, eremu hori Añorga Txikiko gainerako eremuekin integratuz, errekaren ondoan aisialdirako berdegune bat sortuz, bide-konexioak hobetuz, garraio publikoarekin lotura hobeak eginez, baita auzoaren irisgarritasuna erraztuko duen igogailu berri bat sortuz ere".

Insaustik azaldu duenez, garapen hori "udal gobernu honek etxebizitzaren arazoa arintzeko duen lehentasunezko estrategiaren barruan kokatzen da, donostiarrek hirian bizitzeko proiektuak garatzeko aukerak sortuz".

Eremu berrirako proposatutako antolamendu-zatiari dagokionez, Añorga errekaren eta topoaren bideen artean egongo da, batetik, eta Añorga hiribidearen artean, bestetik. Espazio horretan, 5 etxebizitza-eraikin, Añorga errekastoaren erriberako parke-eremu bat, aparkaleku bat eta oinezkoentzako hainbat plaza eta aisialdirako gune eraikitzea aurreikusten da.

Añorga etorbideari dagokionez, planteatu da egungo bide-egiturari eustea. Hala ere, berrurbanizazio osoa egingo da espaloi zabalagoak, aparkaleku antolatua eta zoladura eta hiri-zerbitzu berriak jarriz.

Proiektuaren aurrekontu-balorazioa 10.427.946 eurokoa izango dela kalkulatu da, eta aurreikusitako egikaritze-epea 18 hilabetekoa izango dela. Hala ere, urbanizazio-obren aurrerapenak lotura estua izango du eraikuntza-obren aurrerapenarekin, faseka planteatzen baita, eta, beraz, epe hori baldintzatu liteke.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...