Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/11/11

EAJ-PNVk Eskoriatzako Udalari eskatu dio bere gain har dezala udal aurrekontuaren % 0,7 garapenerako lankidetzara bideratzeko konpromisoa

Debagoieneko GKEekin batera, udal plan bat sortzea proposatu du alderdi jeltzaleak, jarraipen helburuak eta mekanismoak markatuko dituena
EAJ-PNVk Eskoriatzako Udalari eskatu dio bere gain har dezala udal aurrekontuaren % 0,7 garapenerako lankidetzara bideratzeko konpromisoa

Eskoriatzako EAJ-PNVren Udal Taldeak proposamen bat aurkeztu du Udalak Debagoieneko GKEek egindako eskaera berea egin dezan. Udal aurrekontuaren % 0,7 garapenerako lankidetzara bideratzea eskatzen dute, Nazio Batuek hartutako eta Garapen Jasangarrirako Helburuen bidez indartutako nazioarteko konpromisoarekin bat etorriz.

Gaur egun, Eskoriatzak bere aurrekontuaren %0,12 bakarrik bideratzen du helburu horretara, nazioarteko helburutik oso urrun dagoen zifra. Hori dela eta, talde jeltzaleak bi neurri zehatz proposatu ditu:

     1.- 2026ko aurrekontuetan % 0,7ko konpromisoa sartzea, eta

     2.- Eskualdeko GKEekin lankidetzan, lankidetzarako udal plan bat egitea, urteko helburuekin eta jarraipen mekanismoekin.

“Eskoriatzak ere bere gain hartu behar du nazioarteko elkartasunaren konpromisoa, mundu bidezkoago bat lortzen laguntzeko”, adierazi du Josu Ezkurdia EAJ-PNVren Udal Taldeko bozeramaileak. “Ez da zifra bat soilik, gure balioen adierazpen argi bat baizik: elkartasuna, erantzukizuna eta koherentzia instituzionala. Hori da tokiko politika publikoek izan behar duten norabidea ”.

Jeltzaleen arabera, konpromiso hori ez da sinbolikoa, Eskoriatzaren izaera solidarioaren erakusgarri baizik. “Udalak aukera du, lankidetzaren bidez, munduan benetako aldaketa txikiak bultzatzeko; eta hori da politikaren azken zentzua: pertsonen bizitza hobetzea, baita gure mugetatik harago ere”, gaineratu du Ezkurdiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...