Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk 2025eko aurrekontuetan eginiko ekarpenari esker, patioaren zorua berritua eta etxola ditu Galardi Haurreskolak
Andoaingo EAJ-PNVk uste du haurtzaroa lehentasuna dela. Horregatik aldarrikatzen dugu 0-2 urteko haurren hezkuntzak publikoa, unibertsala eta doakoa izateaz gain, kalitatezkoa izan behar duela.
Kalitate hori bermatzeko, ezinbestekoa da azpiegitura egokiak, seguruak eta eguneratuak izatea. Horregatik, GALARDI haurreskolaren instalazioen hobekuntza izan da jeltzaleen lehentasunetako bat 2025eko aurrekontuetan.
2025eko partiden negoziazioan, EAJ-PNVk mahai gainean ipini zuen haurreskolako patioaren eta instalazioen egoera hobetzeko beharra. Jeltzaleen proposamenari esker, 80.000 eurotako aurrekontu-partida zehatz bat txertatu zen Galardiko patioaren egokitzapenerako eta etxola prefabrikatu berri baten instalaziorako.
Ekarpen honi esker, dagoeneko bi jarduera hauek errealitate dira:
• Patioaren zorua berritu zen abuztuan, Haurreskolaren oporraldian, lanak ikasturte hasierarako prest egon zitezen. Esku-hartzeak segurtasuna, irisgarritasuna eta erabilera erosoa bermatu ditu.
• Modulu edo etxola prefabrikatu berria azken asteetan jarri da, espazioen antolaketa eta hezkuntza-premiak hobetzeko helburuarekin.
Inbertsio bi horiek haurrek eta irakasleek eguneroko jardunean baldintza hobeak izatea ahalbidetzen dute. Izan ere, “kalitatezko hezkuntza ezin da ulertu instalazio egokirik gabe”. Galardiko Haurreskolaren egoera hobetzea gure konpromisoaren isla da, eta EAJ-PNVk lanean jarraituko du “Andoaingo haur guztiek baldintza onenetan hezi daitezen”, adierazi dute jeltzaleek.
Etorkizuneko erronkak: klimatizazioa eta mantentze-lanak
EAJ-PNVren jarrera beti izan da eraikitzailea, eta aurrekontuak herritarren beharrei erantzuteko tresna dira. Galardiko haurreskolaren kasuan, emaitza nabaria da: akordio politiko baten bidez, gaur egun haurrek eta irakasleek espazio hobea dute..
Jeltzaleek aurreratu dute haurreskolako gelak behar bezala klimatizatzea izango dela hurrengo urteetako lehentasunetako bat. “Udan bero handia eta neguan hotza izaten da, eta horrek zuzenean eragiten du haur eta irakasleen ongizatean. Horregatik, instalazioen klimatizazioa izango da gure hurrengo urratsa”, azaldu dute. Halaber, ezinbestekoa izango da urtez-urteko mantentze-lanak indartzea, azpiegitura publikoak egoera onean mantentzeko.
“Epe luzeko ikuspegiarekin, beharrezkoa da urtero baliabideak bideratzea haurreskolaren mantentzerako eta eguneratze txikietarako”, gaineratu dute.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


