Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zumaiako EAJ-PNVk 20 proposamen aurkeztu dizkio Mugikortasun Planari, udalerriko segurtasuna, irisgarritasuna eta jasangarritasuna hobetzeko
Talde jeltzaleak neurri zehatzak proposatu ditu oinez eta bizikletaz egindako joan-etorriak sustatzeko, garraio publikoaren lotura hobetzeko eta hiriguneko trafikoa murrizteko.
Zumaiako EAJ-PNVk 20 proposamen aurkeztu dizkio Mugikortasun Planari, zirkulazioa hobetzeko, oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna sendotzeko eta mugikortasun eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko. Talde jeltzaleak uste du herritarren parte-hartzea eta ikuspegi inklusiboa direla planaren arrakastaren oinarri, eta horregatik aurkeztu ditu ekarpen zehatz eta errealistak.
Aurkeztutako proposamenen artean, lehentasunezkotzat jotako jarduera hauek nabarmentzen dira:
• Patxita Etxezarreta kalea: espaloien desnibelak egokitzea eta oinezkoen lehentasuna bermatuko duen bide-eredua ezartzea, ibilgailuen abiadura motelduta, kale zuzenaren trazadura mantenduz.
• Aita Mari kalea: espaloi zabalak eta bidegorri jarraia sortzea, oinezko eta txirrindularien segurtasuna indartzeko.
• Alai kalea: espaloiak handitzea eta berdeguneak eta zuhaitzak txertatzea, kale atseginago eta jasangarriago bat lortzeko, eta aldi berean merkataritza jarduera sustatzeko.
• Zubi Txikia ingurua (biribilgunea): biribilgune bat eraikitzea, zirkulazioa arintzeko eta auto-ilarak saihesteko.
• Urola plazako lurpeko aparkalekua: bisitarientzako aparkatzeko aukera eskaintzea, hiriguneko trafikoa murriztuz.
• Saregile plaza: oinezkoentzako pasabidea zabaltzea, konexioa erosoago eta seguruagoa izan dadin.
• Txomin Agirren autobus geltoki berria: Amaiako plazatik gertu geltoki bat sortzeko aukera aztertzea, herritarren parte-hartzearen bidez eta dagoen eskaerari erantzuteko.
• Itzurungo igogailuaren Larretxorekin lotura: Igogailu berriko lehen solairutik Larretxo auzora zuzeneko sarbidea gaitzea.
Zumaiako EAJ-PNVren iritziz, Mugikortasun Plana tresna erabilgarria izan behar da herriko joan-etorriak modu egokian antolatzeko eta oinezkoen, txirrindularien zein ibilgailuen arteko bizikidetza hobetzeko.
“Gure helburua plan errealista eta eraginkor bat lortzea da, zumaiarren eguneroko beharrak aintzat hartuko dituena eta Zumaia irisgarriago, seguruago eta jasangarriago bihurtuko duena.”
Era berean, EAJ-PNVk azpimarratu du neurriak herritarren parte-hartzea eta adostasuna oinarri hartuta diseinatu behar direla, irtenbideek epe luzera iraunkorrak izan daitezen eta udalerriko egoera eta behar anitzei egoki erantzun diezaiete
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


