Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Astigarragako EAJ-PNV gardentasuna eta kudeaketa arduratsua eskatu ditu udal gobernuaren informazio falta dela eta
Talde jeltzaleak mozio bat aurkeztu du urriko azken osoko bilkuraren ostean, kontu argiak, herritarren parte-hartzea eta udal kudeaketan informaziorako sarbidea bermatzeko.
Astigarragako EAJ-PNVren udal taldeak mozio kritiko bat aurkeztu du urriko azken osoko bilkuraren ondoren, udal kudeaketan gardentasuna, informaziorako eskubidea eta gobernu onaren printzipioak indartzeko helburuarekin. Ekimena azkenaldian atzemandako zenbait praktikaren ondorioz sortu da; EAJren ustez, horiek udal kudeaketa estandar demokratikoetatik urruntzen dute eta oposizioaren kontrol zein proposamen lana zailtzen dute.
Mozioaren bidez, EAJ-PNVk Udalari honako neurriak hartzea proposatu dio:
1.- Gobernu onaren printzipioak indartzea, erakundeen jardunaren oinarri gisa.
2.- Alkatearen eta udal gobernuaren konpromiso formala, udal taldeekin komunikatzeko eta lankidetzan aritzeko bide argiak ezarriz, eta informaziorako sarbidea osorik eta garaiz bermatuz.
3.- Parte-hartzea, informazioa eta gardentasuna arautzen dituen ordenantza betetzea, osoko bilkurak zuzenean (streaming bidez) emitituz eta herritarrentzat multimedia edukiak eskuragarri jarriz.
4.- Kontuak emateko sistema hobetzea, kudeaketa-txosten argiagoak eta ulergarriagoak eskainiz eta batzordeetan emandako informazioa zabalduz.
5.- Aktak hitzez hitz transkribatzea, batzordeetan eta osoko bilkuretan esandakoa errealitatearekin bat etorriz jasota gera dadin.
“Egungo gobernuak ez du jada betetzen gardentasunaren eta informazioaren arloan espero zen gutxienekoa. Gure mozioaren helburua herritarrek informazio argi eta fidagarria eskuratu ahal izatea eta euren bizitzan eragina duten gaietan parte hartzeko aukera izatea da. Ezin dugu onartu informazio faltak erakundeekiko konfiantza ahultzea”, adierazi du Maria Otaegik, Astigarragako EAJ-PNVren bozeramaileak.
Udal talde jeltzaleak azpimarratu du mozio honek herritarren eskubideak defendatzeaz gain, oposizioaren kontrol eta proposamen lana ere babesten duela, udal erabaki guztiak gardentasunez eta printzipio demokratikoen arabera hartzen direla ziurtatuz.
Ekimen honekin, Astigarragako EAJ-PNVk udal kudeaketa hurbil, arduratsu eta herritar guztientzat eskuragarri baten aldeko bere konpromisoa berresten du, eta informaziorako zein parte-hartze eraginkorrerako bide argien beharra azpimarratu du.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


