Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Bazkardo-Sorabilla arteko lazo-lotune proiektu integral eta egingarriarekiko konpromezua berretsi du Andoainen
EAJ-PNVren Gipuzkoako exekutibak GBB IBILTARIA lan-jardunaldia burutu du AndoainenZIAKO proiektuaren bultzadari esker, EAJ-PNVren ekimenak aukera urbanistiko bihurtuko du Ama Kandidako arazo hidraulikoa
Argazkiak...
EAJ-PNVren Gipuzkoako exekutibak Andoainen egin du lan-jardunaldia, hainbat proiekturen aurrerapena bertatik bertara ezagutzeko. Bisitan, Gipuzko Buru Batzarrak jorratutako gai nagusietako bat izan da A-15 eta N-I errepideen arteko lotura-proiektua. EAJ-PNVk babestu egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztutako "konponbide integrala, arrazoizkoa eta bideragarria". Hori horrela, Gipuzko Buru Batzarreko presidente Euge Arrizabalagak berretsi du EAJ-PNVk Bazkardo inguruko lazo proiektuarekiko duen konpromiso irmoa. Proiektu horrek eragin nabarmena izango du Andoaingo biztanleen bizi-kalitatean, bereziki azpiegiturak gehien kaltetzen dituen eremuetan.
Arrizabalagak nabarmendu du bere alderdiak konfiantza osoa duela Aldundiaren lanean. Gaur egun, proiektuaren idazketa teknikoa azken fasean dago, eta 2026ko foru aurrekontu-proiektuan jasota dagoen moduan, datorren urtean lizitaziora ateratzea aurreikusten da. Urrats honek bidea irekiko die askotariko hobekuntza osagarriei: Mindendiko estaldura integrala; Kalonge, Bordaberri eta Ondarreta arteko bide berri baten eraikuntza, Tolosa norabidean zuzeneko irteera izango duen “Karabanas” eremuan biribilgune berria eta Txistokitik herrira sarbide berri bat. Halaber, Aldundiak zarataren eta kutsaduraren aurkako neurri integralak aztertzen ari da Bazkardo eta Sorabilla arteko tarte osoan zehar. “Hori dela eta, Andoaingo Udalari eskatzen diogu ez dadila gehiago ezkutatu, eta jokatu dezala arduraz, konponbideen bidea hautatuz”, adierazi du Arrizabalagak.
“Lazo-lotunearen proiektua Andoainentzako konponbide integral bat da, egungo aukera tekniko eta ingurumen-irizpide arrazoizkoetan oinarrituta. Ez ditu soilik egunero gertatzen diren pilaketak ezabatuko A-15 eta N-Iren elkargunean; baizik eta, mugikortasunaren eta hiri-integrazioaren ikuspegitik, hobekuntza nabarmenak ahalbidetuko ditu”, gehitu du GBBko presidenteak.
Ildo horretan, Arrizabalagak zuzenean interpelatu du Andoaingo Udala: “argitasunez eta ausardiaz jardun dezala, udalerriko eta andoaindar guztien onerako”. Haren hitzetan, “hau ez da Andoaingo auzia soilik, Gipuzkoa osorako ere lehentasunezko kontua da. Pasatzen uzten dugun egun bakoitza, arazoaren konponbiderako galtzen dugun egun bat da. Mahai gainean badago berme tekniko guztiak dituen konponbide bat, eta ezin dugu gehiago denbora galdu, ez udalerri gisa, ez lurralde gisa. Proposamen integral eta errealistekin baino ez dugu aurrera egingo. Ekintzarako unea da”, azpimarratu du.
ZIAKO: uholdeei aurre egiteko babesetik Ama Kandidaren birsorkuntza urbanistikora
Bide-azpiegiturez harago, GBBk zuzenean ezagutu ahal izan du Ziako errekaren inguruko esku-hartze hidraulikoen egoera. URA agentziaren kudeaketari eta EAJ-PNVren ekimen politikoari esker, Andoaingo herriarentzat funtsezkoa den erronka historikoa desblokeatzea lortu da. Eusko Jaurlaritzak 47 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du Andoainen, eta, aurreikusitako epeei eutsiz gero, lehen faseko lanak 2025 amaieran burutuko dira.
Esku-hartzeak bi helburu nagusi ditu. Batetik, Oria ibaira egiten diren isurketak saihestea, saneamendu-sare berrira konektatuz. Bestetik, Ziako errekaren ur-goraldiak berriro ez gertatzeko arriskua gutxitzea eta Bazkardo - Kaletxiki arteko eremua uholdeetatik babestea. Horretarako, dagoeneko forma hartzen ari da Martin Ugalde parke kulturala eta Oria ibaia (Bazkardo-Kalonge auzoan) lotuko dituen kanal berria.
Obra honek, arazo hidrauliko historiko bati irtenbidea emateaz gain, Ama Kandidako ingurua urbanistikoki eraldatzeko aukera emango du: etxebizitza berrien eskaintza handitu eta espazio bizigarri eta atseginago bat sortuz. “EAJ-PNVtik Ziako errekak arazo izateari uztea nahi dugu, eta Andoainen familia-auzo berri bat sortzeko aukera bilakatzea”, adierazi du Arrizabalagak.
Nabarmenak...
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


