Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Gorostizako igogailuen eta Udala Goikoaren urbanizazioaren proiektuei lehentasuna ematea eskatzen du
Garay: “Proiektu horiek funtsezkoak dira arrasatearrentzat, eta Udal Gobernuak seriotasunez jokatu behar du eta benetan gauzatzeko konpromisoa hartu, orain arte ez bezala”.
Arrasateko EAJ-PNVk EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasateren Udal Gobernuari eskatu dio Gorostizako igogailuen eta Udala Goikoaren urbanizazioaren proiektuek merezi duten garrantzia emateko. Bi proiektuak 2024an eskatu zituen alderdi jeltzaleak, Udalaren jarduera planetan sartzeko, baina orain arte, gauzatu gabe jarraitzen dute, bizilagunek behin eta berriz eskatu arren.
Alderdi jeltzaleak azpimarratu du beharrezkoa dela Udal Gobernuak proiektu horien lanak abian jartzea, 2026an amaituta izateko. EAJ-PNVk adierazi du funtsezkoa dela lizitazio prozesua lehenbailehen aktibatzea, alferrikako atzerapen gehiago saihesteko.
2025eko aurrekontuan, murrizketa
2025eko aurrekontuei dagokienez, EAJ-PNVk Gorostizako igogailuen proiektuetarako eta Udala Goikoaren urbanizaziorako partida handitzea eskatu zuen. Hala ere, Udal Gobernuak eskaera hori atzera bota zuen Osoko Bilkuran. Erabaki horrek atzerapen handiak eragin ditu.
2025eko maiatzean, Udal Gobernuak obren lizitazio prozesua hasi zuen, baina EAJ-PNVren proposamena atzera bota zenez, ez zen aurrekontu nahikorik esleitu. Ondorioz, inor ez zen lizitaziora aurkeztu eta prozesua berriz hasi behar izan zen, eta horrek hiru hilabeteko atzerapena eragin zuen.
Maiatzean bertan, Udal Gobernuak prentsaurreko bat eman zuen Gorostizako bizilagunekin, prozesua martxan zegoela iragarriz eta esanez “dena ondo badoa, eraikuntza lanak 2026an esleitzea aurreikusten dugu”. Hala ere, prozesuak atzerapen gehiago izaten jarraitu du.
Urriaren 6a izan zen Gorostizako igogailuen proiektuaren eta Udala Goikoaren urbanizazio proiektuaren lizitaziorako eskaintzak aurkezteko azken eguna, eta 7an kontratazio mahai bat deituta zegoen. Hala ere, azken unean, deialdia bertan behera geratu zen. Gauza bera gertatu zen urriaren 14an. Atzerapen berri horiek beste bi asteko atzerapena ekarri dute, kontratuak urtea amaitu baino lehen esleitzeko aukera zailduz.
Legegintzaldia amaitu aurretik hasi behar diren obrak
“Eskatzen dugu bi proiektu horien obrak legealdi hau amaitu aurretik martxan egotea, eta Udal Gobernuak egutegi argi bat aurkeztea, gauzatzeko datak eta epeak ezarrita. Proiektu horiek funtsezkoak dira arrasatearrentzat, eta Udal Gobernuak seriotasunez jokatu eta benetan gauzatzeko konpromisoa hartu behar du, orain arte ez bezala”, adierazi du Ander Garay Arrasateko EAJ-PNVko bozeramaileak.
Nabarmenak...
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


