Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk berehalako ekintza eskatzen du patinete elektrikoekin izandako istripu ugarien aurrean
Polizia kontrolak egunero egitea, informazio kartelak funtsezko guneetan jartzea eta datorren urte hasieran patinete elektrikoen erabilera arautzeko ordenantza bat garatzea proposatzen du
Arrasaten patinete elektrikoen erabileraren kontrol ezari buruzko kezka maila larrira iritsi da, batez ere larunbatean, urriaren 11n, gertatutako ezbehar tragiko baten ondoren, non txakur bat hil zen ibilgailu horietako batek harrapatuta. Gertaera honek eztabaida berpiztu du herrian, izan ere, auzokide asko kezkatuta daude oinezkoen eremuetan, bereziki alde zaharrean, patineteak gero eta azkarrago eta maizago ibiltzen direlako.
Urriaren 7ko osoko bilkuran Ander Garay bozeramaile jeltzaleak EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasateren Udal Gobernuak ibilgailu horien erabilera arautzeko beharra planteatu zuen. Proposamen hori ontzat hartu zuten, baina epeak zehaztu gabe. Segurtasun eza gero eta handiagoa denez, EAJ-PNV udal taldeak herritarren segurtasuna bermatzeko hiru neurri zehatz aurkeztea erabaki du:
1.- Polizia-kontrola: eskatzen da Udaltzaingoak egunero kontrolak egin ditzala hurrengo hiru hilabeteetan, baimendu gabeko eremuetan dabiltzan patinete elektrikoen erabiltzaileak identifikatu eta zigortzeko.
2.- Informazioa ikusgarri: informazio kartelak jartzea herriko puntu garrantzitsuetan, bereziki hirigune historikoan, gogoraraziz patinete elektrikoak ez direla erabili behar oinezkoen eremuetan.
3.- Behin betiko erregulazioa: patinete elektrikoen erabilera arautuko duen ordenantza espezifiko bat garatzea, datorren urtearen hasieran onartu eta berehala martxan jartzeko helburuarekin.
“Premiazkoa da EH Bilduk eta Elkarrekin Arrasatek esku hartzea auzian, istripu edo egoera arriskutsu gehiago gerta ez daitezen. Auzokide ugarik adierazi digute kezka, eta azkar jokatu behar dugu”, nabarmendu du Ander Garayk.
EAJ-PNVren ustez, “ezinbestekoa da berehalako erantzun bat Arrasateko kaleetako segurtasuna bermatzeko eta egoerak okerrera egin ez dezan. Proposamena epe laburrean aplikatzeko diseinatuta dago, Udalak gaiak eskatzen duen azkartasunez jokatuko duelakoan. Eskua luzatzen dugu garatzen eta ezartzen laguntzeko””.
Nabarmenak...
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13