Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk GKSri leporatzen dio palestinar herriari kalte egitea, euskal gizarteak genozidioaren aurrean duen batasuna zatituz
Ez zaie axola palestinar herria defendatzea, baizik eta haiek erabiltzea, pseudo-politika partidario higuingarri bat eginez haien lepotik. Euskal erakundeek, EAJ-PNV haien buru dela, Palestinari eskainitako solidaritateari dagokionez Europako laguntza-emailerik garrantzitsuenetakoen artean jarri dute Euskadi.
Azpeitiko Batzokitik Palestinako bandera gauez, eta GKSk hala erabaki duelako, kendu izana beste eraso bat gehiago da, erabat gaitzesten duguna, eta talde horren ezjakintasun politiko eta intolerantzia autoritario eta sektarioaren adierazpide bat. Pluraltasunaren eta adierazpen-askatasunaren aurkako atentatu bat gehiago.
GKS taldeak bere gain hartu du polizia, epaile eta exekutore zeregina, Palestinako herria Gazan jasaten ari den genozidioren aurka nor egon daitekeen eta nor ez erabakiz. GKSri gogora ekarri behar zaio zer-nolako kontraesana den, egiten dituen funtsik gabeko akusazioen harira, orain dela lau egunera arte beren webgunea Israelgo plataforma batean kokatua egotea.
Talde honi gogoratu behar zaio GKSk lehenengo aldiz Palestinar herria aipatu baino eta 2023ko urriaren 7a baino askoz ere lehenago, EAJ-PNVk gidatzen dituen euskal erakundeek urte asko daramatzatela modu aktiboan laguntza ematen, bai laguntza ekonomikoen, bai lankidetza-proiektuen bidez, hala nola UNRWA, Nazio Batuen erakundeak errefuxiatu palestinarrentzako agentziaren, eta nazioarteko beste GKE batzuen bitartez.
GKSri gogorarazi behar zaio EAJ-PNV buru duten euskal erakundeek, orain dela bi urtetik Euskadi kokatzen dutela Europa osoko laguntza-emailerik garrantzitsuenen artean, genozidioaren aurkako posturari eta herri palestinarrari solidaritza, elkartasun eta laguntza humanitarioa emateari dagokionez.
Gaur egindakoaren antzeko ekintzekin lortzen dutena da gizartea zatitzea eta masakre horrek merezi duen erantzun zibiko eta politikoa ahultzea. GKSk, horrela jokatuz, erakusten du ez zaiola axola Palestinar herriaren kausa kaltetzea, gizartearen erantzuna ahulduz eta gizartea zatituz. Benetan interesatzen zaiena da kausa hori bere probetxurako erabiltzea, pseudo-politika partidario eta higuingarri bat eginez.
Orain salatzen ari garen ekintza hau Azpeitiko askatasun eta pluraltasun politikoaren aurkako eraso larri bat da. Jadanik joanak zirela uste genuen garai triste eta garratz batzuetara garamatzan bullying politiko modu bat. EAJ-PNVk erreakzio azkar bat eskatzen dio alkate andreari, Udalaren aitorpen tinko eta argia, eraso hauen aurrean gaitzespen instituzionala agertuz. Gaur bertan, EAJ-PNVk Palestinaren bandera berriro ere bere Azpeitiko batzokian jarriko du. Behar den adina aldiz egingo du gauza bera. Ez du onartuko bere aurkako jarrera heldutasunik gabe eta faxistarik.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13