Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk udalerrian egin edo garatzen ari diren hainbat interes bereziko obra edota udal-onurako eskuhartze hobaritzea babestu zuen iraileko Osoko Bilkuran
Plenotik pasa beharra daukate halako eskuhartzeek, obrak interes berezikoak edota udal-onurakoak direla aprobatzea beharrezkoa baita bertan, herriarentzat interes sozial, kultural edo historiko-artistiko berezia dutela erabakitzeko: modu horretan, jabeek Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergan %95eko hobaria jaso ahal izango dute
2025ean aplikatuko zen Ordenantza Fiskala garatzeko hainbat proposamen egin zizkion iaz EAJ-PNV Udal Taldeak EH Bilduko Udal Gobernuari. Proposamen haietako gehienak, zorionez, txertatu egin ziren araudian eta iraileko Osoko Bilkuran hartu ahal izan den erabakia haren ondorio da.
Alde batetik, EIOZ (Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga) zergan bonifikazio maximoa ematea eskatu zuen iaz talde jeltzaleak Alde Zaharrean edota Euskal Herri Plazan egiten ziren obren kasuetarako. Zonalde hauen birgaitzean sinisten badugu, norabide horretan ipiniko gaituzten neurriak behar ditugu. Horregatik, talde jeltzaleak oso argi ikusten du, eremua berritzeko pizgarriak ematea garrantzitsua dela. Aurreko urteetan hobari hori egon bazegoen, baina maximoetara eramatea eskatu zuen EAJ-PNV’ko Udal Taldeak eta hala egin zen aurreko urtean onartu zen Ordenantza Fiskalean.
Beste alde batetik, ondare arrazoiengatik Udalak babesten dituen eraikinen kasuan, hauek egoera onenean mantentzea herriarentzat ere onuragarri denez, Ordenantza Fiskalean eraikin horietan egindako eskuhartzeei ere hobari maximoa aplikatzea proposatu zuen talde jeltzaleak iaz.
Aurten ere Ordenantza Fiskalak hobetu asmoz proposamen berriak egingo ditu talde jeltzaleak, 2026. urteari begira.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13