Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Jon Insaustik etorkizuneko Donostiaren lekukoa hartuko du
Euge Arrizabalaga, GBBko presidentea: “Donostiaren ezagutza sakona eta udal jardueran eskarmentu handia, gaztetasuna eta esperientzia bateratzen ditu Jon Insaustik eta Eusko Alderdi Jeltzaleak uste ona du beragan donostiarrentzat giza eskalan eraikitako hiria irudikatzeko”
Euge Arrizabalagak, Gipuzkoa Buru Batzarreko (GBB) buruak Jon Insausti Maisterrena Donostiako alkate izateko erabakia azaldu du lehenik Eneko Goia alkate denari eskerrak emanez. “Orain hamar urte donostiarrek erabaki zuten hiriak bizi zuen zatiketa eta paralisiari konponbidea EAJko Eneko Goiak ematea”, esan du Euge Arrizabalagak eta “lan asko eta ona” egin duela ziurtatu. “Dedikazio nekaezina, Donostia eta Euskadirekiko konpromisoa, erronka berriei egokituz hiria eraldatzea” eskertu ditu eta, halaber, Eneko Goiaren “eskuzabaltasuna”, 10 urteko lanaren “emaitza asko oraintxe gauzatzekotan direnean, etorkizuneko erreleboa eman duelako”.
Arrizabalagak prentsaren aurrean egin duen agerraldian alboan zituen Jon Insausti bera eta Eneko Goia, hala nola, Donostiako lau batzokietako Uri Buru Batzarretako ordezkariak eta Gipuzkoako EAJko Donostiako burukideak, baita Eider Mendoza diputatu nagusia eta beste zenbait ordezkari jeltzale ere, Alde Zaharra eta Paseo Berriaren arteko zabalgunean, Zuloaga plazan.
GBBko buruzagiak, “ilusio handiz” aurkeztu du “etorkizuneko Donostiaren lekukoa hartuko duen alkate berria”. EAJk proposatzen duen Jon Insausti Maisterrenaz nabarmendu du “donostiar euskaldun petoa” dela, ezaugarri garrantzitsuak bateratzen dituena, “hiriaren ezagutza sakona eta udal jardueran eskarmentu handia, gaitasuna eta gogoa, esperientzia eta gaztetasuna”. Hala, “jasotako oinordetza eta Euzko Alderdi Jeltzaleak donostiarrei eskaintzen dien proiektu berritzailea ederki ordezkatzen du” Jon Insaustik.
Hori dela eta, “etorkizuneko Donostia irudikatzeko enkargua” eman dio EAJ Insaustiri: “giza eskalan eraikitako donostiarrentzat izango den Donostia berria” eta “donostiarren eskutik egingo dena, arazo txikiei erantzuna emanez eta, era berean, anbizio handiko proiektuetan erabakimena erabiliz”.
EAJko ordezkaritza garrantzitsua agerraldian zela, Arrizabalagak azpimarratu du “erreleboa naturaltasunez eman dela azpimarratu nahi dut, harmonia onean eta akordioz”. Gipuzkoako buruzagiak Donostiako topo berria eta Loiolako etxe babestuak eta euskara aipatu ditu alkate denean Jon Insaustiri “denbora gutxi barru egikarituta ikustea egokituko zaizkion proiektu handiak edota bultzatu beharko dituenak”.
Azkenik, eskerrak eman dizkio Insaustiri “baietz erantzuteagatik” Donostiako alkate izateko Eusko Alderdi Jeltzalearen proposamenari eta alderdiaren “uste ona” eta “laguntza” izango duela ziurtatu dio Euge Arrizabalaga GBBko presidenteak. “Seguru nago azalduko zaizkion edo jarriko dizkioten oztopoei egoki egingo diela aurre, hiriarekin eta herritarrekin duen erabateko konpromisoz eta berezkoa duen kemena Donostiaren, Gipuzkoaren eta Euskadiren zerbitzura jarriz”, amaitu du Gipuzkoako EAJko buruak.
Jarraian, Jon Insaustik hartu du hitza eta, hunkituta, lehenik eta behin, esker hitzak izan ditu. Alde batetik, bere alderdiari eta Donostiako EAJ-PNVri, baita Euge Arrizabalaga presidenteari ere, beragan jarritako konfiantzagatik; bestetik, diputatu nagusi Eider Mendozari, “Gipuzkoa eta Donostia bata bestearengandik banatu, erronkak eta aurrerabiderako helburu berak partekatzen dituzte”; eta, azkenik, Eneko Goia alkateari, “hiriari eskaini dizkion aukerengatik, konfiantzagatik eta erantzukizunaren ondarea uzteagatik”.
Insaustik baieztatu du erronka “ilusioz, konpromisoz eta erantzukizun handiz” hartzen duela, eta aldarrikatu du iritsi dela belaunaldi berri baten garaia: “begirada berrituarekin, biharko Donostia eraiki nahi duen belaunaldia, jasotako hiriarekiko errespetutik abiatuta”. Aldi berean, azpimarratu du Alde Zaharrarekiko eta egun bizi den Altzako auzoarekiko duen lotura pertsonala: “Hemen ikasi nuen, lehenik gurasoen eskutik eta gero komunitatean, donostiar izateak hiri hau zaintzea eta maitatzea esan nahi duela”.
Donostiako hurrengo alkate izateko EAJko aurkeztu duen Insaustik iragarri du bere ahaleginak “etxebizitzaren, bizikidetzaren, segurtasunaren eta pertsonen zaintzaren erronkei erantzutean” ipiniko dituela, eta azpimarratu du Donostiaren onena “oraindik etortzeko dagoela”.
Amaieran mezu argia utzi du Jon Insaustik: “Prest gaude, trebatuak eta beharrezko indar guztiarekin Donostiaren historia idazten jarraitzeko. Mila esker eta gora Donostia.”
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Urnieta
2025/10/07
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13