Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk benetako kostuari egokitutako zabor tasa, 2026an zergak modu orokorrean ez igotzea, eta Arrasaten etxebizitza bultzatzeko hobariak proposatu ditu
EAJ-PNVk erabat arbuiatu du zergen eta tasen igoera orokorrak aplikatzea, Udalak 16 milioi eurotik gorako gerakina duenean.
EAJ-PNVren udal taldeak 2026rako Ordenantza Fiskalen proposamena aurkeztu dio EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen Udal Gobernuari, Arrasatek zerga sistema justua, orekatua eta herritarren benetako beharrei erantzungo diena izan dezan. Joan den astean erregistratutako proposamenak akordioa eta arrasatearren onura bilatzen ditu.
Zabor tasa justua eta errealitatera egokitua
Jeltzaleen proposamenaren ardatz nagusietako bat da zaborren tasa Arrasateko zerbitzuaren benetako kostuaren arabera kalkulatzea, eta ez udalerriari kalte egiten dion banaketa sistema baten arabera.
“Gaur egun, arrasatearrok dagokiguna baino ia % 20 gehiago ordaintzen dugu, EH Bilduk gobernatzen duen Mankomunitateak aplikatzen duen kalkulu metodoaren bidez, zeinak gauza bera kobratzen dien edukiontzien bidezko bilketa sistema duten herriei eta atez ateko sistema dutenei. Gure kalkuluen arabera, atez ateko sistema askoz garestiagoa da, eta defendatzen duguna Goierri bezalako eskualdeetan egiten den gauza bera da: herri bakoitzak bere bilketa sistemaren arabera dagokiona ordaintzea, arrasateko herritarrek zaborren tasa % 20tik gora jaistea ekar lezakete", azaldu du Ander Garay bozeramaile jeltzaleak.
Tasak izoztea eta igoera selektiboak
EAJ-PNVk erabat arbuiatu du zergen eta tasen igoera orokorrak aplikatzea, Udalak 16 milioi eurotik gorako gerakina duenean.
Ildo horretan, honako tasa hauek gutxienez ez igotzea proposatu du:
• Establezimenduak irekitzeko tasak.
• Kiroldegiko tasak. Aurreikusitako hobekuntzak eta berritzeak bultzatu arte, jeltzaleek ez dute uste igoerak aplikatzea bidezkoa denik.
• Atarte tasa, zerbitzuak eguneko arreta pertsonalizatuko zerbitzua eskaintzen die adinekoei.
• Merkatu plazako tasa.
Ura eta igoeren koherentzia
Urari dagokionez, EAJ-PNVk % 5 igotzeko proposamena errefusatzen du eta, gehienez ere, tasa Udalak berak aurre egiten dion benetako igoerara egokitzea defendatzen du, hau da, % 2,3ra.
“Ezin zaie herritarrei eragin Udalak berak ordaintzen duena baino igoera handiagorik”, azpimarratu du Ander Garayk.
Etxebizitza bultzatzea
Arrasaten etxebizitza-eskaintza zabaltzeko beharraz jabetuta, EAJ-PNVk proposatu du EIOZn (Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga) % 50eko hobaria sartzea merkataritza-etxabeak etxebizitza bihurtzen dituztenentzat. “Udalerrian egoitza-aukera berriak erraztu nahi dituen neurria”.
Akordiorako eskua luzatuta
Talde jeltzaleak gogorarazi du proposamen horiek guztiak akordiorako eta elkarrizketarako borondatearekin helarazi zaizkiola Udal Gobernuari, eta berretsi du bere helburua Arrasate eta hemen bizi direnen bizitza hobetzea dela.
“Gure konpromisoa da zorroztasunez eta erantzukizunez lan egitea, betiere arrasatearren onuran pentsatuz. Helburu horrekin aurkeztu ditugu gure ekarpenak, eta horrekin adostasunak lortzea espero dugu”, amaitu du Garayk.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13