Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2026ko Donostiako udal zerga-arauak onartuta
Kerman Orbegozo: “Zerga-politika moderatu, arduratsu eta gizartearekin konprometituaren alde egiten dugu, eskaintzen diren kalitatezko zerbitzu publikoak mantentzeko”
Donostiako Udalbatzarrak 2026ko udal zerga-arauak onartu ditu iraileko ohiko udalbatzarrean. Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontuak kudeatzeko zinegotzi Kerman Orbegozok azpimarratu du, udal gobernuak apustu argia egiten duela zerga-politika moderatu,m arduratsu eta gizartearekin konprometituaren alde, hain zuzen ere, eskaintzen diren kalitatezko zerbitzu publikoak mantentzen lagunduko duen zerga-politikaren alde”.
Horiek horrela, Orbegozok azaldu du, ondorioz, 23 udal zergetatik 11 aldatuko direla. Eta aldaketa horiekin bilatzen duten helburua honakoa dela: udal baliabideak modu eraginkorrean kudeatzea, eta gizarte-justizia indartzea, zerga-sistema bidezko eta progresibo baten bidez, hain zuzen ere, inor atzean utzi gabe etorkizuneko erronkei aurre egiten lagunduko digun zerga-sistema”.
Hortaz, Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontuak kudeatzeko zinegotziak segidakoa esan du: “Gaur onartu dugun zerga arauen eguneraketari esker, Udalak 3,1 milioi inguru gehigarri bilduko ditu, eta horiei esker, zerbitzu publikoak bermatu ahal izango ditugu, udalaren oreka ekonomikoa arriskuan jarri gabe”.
Zerga arau berrien tramitazioa amaitu da Udal gobernuaren, EH Bildu eta Elkarrekin Donostia taldeen arteko hainbat akordiorekin. Hortaz, Udal gobernuak EH Bilduk aurkeztutako zuzenketa bat eta bi arau proposamen onartu ditu.
Onartutako zuzenketa Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari buruz da, eta ondorioz, zerga %2 handituko da bakarrik 16 zaldi fiskaletik gorako autoentzat, zein 500 zentimetro kubiko baino gehiago duten motorrentzat. Gainerakoentzat, aldiz, hau da 15,99 zaldi fiskaletik beherako autoentzat zein 500 zentimetro kubiko baino gutxiagoko motorrentzat, ordaindu beharreko zerga %1,5 besterik ez da handituko.
Horren harian, Udal gobernuak EH Bilduk egindako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari buruzko arau proposamen bat ere onartu du, eta beraz, motor elektrikoa duten ibilgailuek zergan jasotzen duten hobaria %90 izatetik %95 izatera pasako da.
Era berean, Udal gobernuak babestu du ere bai, EH Bilduk Ur hornidurari buruzko tasa moldatzeko aurkeztu duen arau proposamena. Ondorioz, jabedun finkak ureztatzea eta igerileku pribatuak betetzeagatik ordaindu beharreko kuota aldakorra %2 izatera pasako da.
Udal gobernuak, halaber, Elkarrekin Donostiak OHZri buruz aurkeztutako bi arau proposamen onartu ditu, OHZren gaineko zerga arauan etxebizitza hutsek izan zezaketen hobariak jasotzen zituzten artikuluak kentzeko, eta zerga arauaren 12. artikuluan segidako puntu berria sartzeko: ohiko bizilekua ez izateagatik errekargua duten bizitegi-erabilerako ondasun higiezinek ez dute inolako hobaririk izango.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13