Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Tolosako EAJ-PNVk 650 etxebizitza berri proposatu ditu etorkizuneko San Esteban auzoan: EH Bilduk baino 184 etxebizitza babestu gehiago
EAJ-PNVko udal taldeak San Esteban auzoko garapen urbanistikoaren inguruko jarrera argia adierazi du Udal Plangintzako Aholku Batzordeari igorritako dokumentu batean: etxebizitza gehiago eta eskuragarriagoak eraikitzea, gaur-gaurkoz gazteentzat kezka nagusi den etxebizitzaren gaiari erantzun sendoago bat eman nahian
San Estebango eremua etxebizitzaren arazoari eta eskariari erantzuteko gune estrategikoa da Tolosan eta babes publikoko etxebizitzak egiteko geratzen zaigun lurzoru-erreserba garrantzitsuena da. Hori dela eta, EAJ-PNVk uste du ezin dela eremuak eskaintzen dituen aukerak azpierabili, eta EH Bilduren 450 etxebizitzako proposamena motz geratzen dela deritzo.
EH Bilduk aurkeztutako proposamenarekin eraikigarritasuna 0,84 m² (sabai) / m² (zoru) izango litzateke. EAJ-PNVren ustez, kopuru hori legezko tartearen barruan egon arren (0,4 - 2,3 m²), eremuak eskaintzen duen potentzialaren azpierabilera nabarmena suposatuko luke, etxebizitza eskaerari erantzuteko aukera ezin hobe bat galduz.
Horren aurrean, EAJ-PNVren proposamena honakoa da:
• Gutxienez 650 etxebizitza eraikitzea.
• Horietatik, %70 babespeko etxebizitza izatea (EH Bilduren proposamenean %60 izango lirateke babestuak):
♦ 227 babes ofizialeko
♦ 227 babestu-tasatu
♦ 196 merkatu libreko
Hau da, EH Bilduren proposamenarekin alderatuta, 184 etxebizitza babestu gehiago eraikiko lirateke.
Gainera, San Estebango lurzoruen %50 baino gehiago Tolosako Udalaren jabetzakoak izanik, honek aukera paregabea eskaintzen du etxebizitza soziala, babestua eta eskuragarria sustatzeko. Aukera horren aurrean, Udalak erantzukizunez eta ikuspegi estrategikoarekin jokatu beharko luke, luzerako begirada batekin.
EAJ-PNVren ustez, ezin da “etxebizitza-larrialdia” aipatu, Tolosa “gune tenkatu” izendatzearen aldeko apustua egin edota behin eta berriz Jaurlaritzako etxebizitza eskatzaileen zerrendetan zenbat tolosar dauden gogoraraztea, eta, aldi berean, etxebizitza gehiago sortzeko aukera garbi bati uko egin. San Esteban auzoko garapen urbanistikoa herri ikuspegitik landu behar da, tolosar guztien interes orokorra lehenetsiz.
Etxebizitza duin eta eskuragarri bat eskuratzea, edozein gazterentzat (baita beste kolektibo batzuentzat ere) bizitza proiektuari ekiteko urrats nagusienetako bat da. Aukera errealak sortu behar ditugu, Tolosan bizi eta Tolosan etorkizuna eraiki nahi duten belaunaldiei ateak irekiz.
Tolosako EAJ-PNVko udal taldeak ekarpen hauek Tolosako Udalean une honetan gertatzen ari den debatearen baitan aurkeztu ditu, urtea amaitu aurretik finkatuko baitira etorkizuneko San Esteban auzoaren izaera urbanistikoa definituko dituzten oinarriak.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13