Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk eta EH Bilduk akordioa itxi dute 17,8M€-ko maileguarekin Kiroldegiko obrak eta udal pabiloi berria egiteko
Andoaingo EAJ-PNV eta Andoaingo EH Bildu alderdiek, 2025 hasieran berritu zuten akordio politikoa “herriko erronka nagusiei erantzuna emateko”. Dokumentu hartako azken puntuan, alde biek konpromezua hartzen zuten Udal Gerakinaren zifrak eta erakundearen gaitasun ekonomiko erreala ezagututa, estrategikoak ziren inbertsioetarako kreditua bermatzeko.
-
20250923 Andoain. EAJ-PNV eta EH Bildu mailegu akordioa
Hitzarmena - 2025/09/23
Hala, alde biek konpromezua itxi zuten, beharrezko finantzaketa bermatzeko 3 proiektu errealitate egiteko: Allurraldeko Kiroldegiaren zabaltze proiektua eta egungo instalazioen eraberritzea; Udal Liburutegi Berriaren proiektua eta Udal brigadarentzako pabiloi berria.
Kurtso politiko berriaren hasieran, proiektu estrategiko bakoitzaren egoera eta aurrerapenak aztertuta, Andoaingo EH Bilduk eta EAJ-PNVk akordioa lortu dute proiektu horiek errealitate egin ahal izateko, eta hauek finantzatzeko mailegua eskatzeko. Adostasun hau urrats bat gehiago da akordioaren norabide horretan.
Sinadura ekitaldian parte hartu dute Andoni Alvarez Andoaingo alkateak, Marta Lasa EH Bilduko ordezkariak, Imanol Goenaga EAJ-PNVko bozeramaileak, eta Idoia Mikelez EAJ-PNVko ordezkariak.
Andoaingo etorkizuneko erronkei aurre egiteko akordio garrantzitsua erdietsi da. Zehazki, 17,8M€-tako mailegu honen bidez, Andoaingo kirol elkarteek eta kirolariek hain beharrezkoa duten Kiroldegiko bigarren pista eta eraikinaren handitzea egingo dira. Eta bestetik, Andoaingo Udal langileek, beraien lan jarduna burutu ahal izateko Udal pabiloi bateratua izango dute Illarramendin, honekin, besteak beste, egun alokairuan dauden pabiloiak hustuz.
Aste honetako udalbatzan emango dira mailegua tramitatzen hasteko lehen pauso administratiboak. Bi proiektuak idazketak eta azterlanak amaitu ondoren, mailegu bidezko finantzaketa bermatzen denean, prest izango dira lanen lizitazioari ekiteko.
Kiroldegiko eta Illarramendiko pabiloiaz gain, badira bestelako lehentasunak ere. Hala, akordio honetan gerakinaren erabilpenerako lehentasunak ere zehaztu dira. Udal Liburutegi berria martxan ipintzeko pausoak emateko eta herriko beste inbertsioetarako kasu.
INBERTSIO LEHENTASUNAK
MAILEGU BIDEZ EGINGO DIREN EGITASMOAK
1- KIROLDEGIKO OBRA 13.949.198 €
2- ILLARRAMENDIKO PABILOIA 3.800.000 €
GERAKINETIK EGITEKO LEHENTASUNAK
*Gerakineko gaitasun ekonomikoak bermatu ahal sustatzen joango diren inbertsioak
1- MAIZA ZINEMA EROSKETA (LIBURUTEGIA EGITEKO)
2- ALGODONERAKO GARAGEEN OBRA
3- ONDARRETA AUZOKO URBANIZAZIOA
4- LEIZOTZ AUZOKO UR HORNIDURA (2 FASEA)
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13