Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVko zinegotzi taldeak kezka handiz ikusten du EH Bilduren gobernuaren kultura ekitaldien gainbehera
Bilduren udal gobernuak ez dio behar besteko baliabide ekonomiko zein pertsonal eskaintzen kulturari, dio bergarako EAJ PNVk
Oso nabarmena dela dio EAJko udaleko ordezkaritzak, azken urte hauetan herriko ekitaldi edota kultur agendaren gainbehera bizitzen ari garela. Seminarixoak 8 urte beteko ditu abenduaren 24ean eta programazioa ikusi besterik ez dago: zineaz haratago (zinea azpikontratatu egiten da) ez dago eskaintza erakargarri eta finkorik.
Duela 8 urte, aretoak ateak ireki zituenean, EAJk burutzen zuen udal gobernuak urteko programazio oso bat landu zuen, ekintza desberdinekin eta adin tarte guztientzat. “Patroi” edo eredu bat osatu zen adin guztietako bergararrentzat kultur ekitaldiak, inor kanpoan gera ez zedin. Gainera, EAJk burutzen zuen gobernu hartan, pertsona talde batez osatutako kultur departamentu sendo bat zegoen, Seminarixoaz gain herrian sortzen ziren ekitaldi eta beharrei aurre egiteko. EHBildu Udal gobernuan sartu zenetik, kultura departamentuko baliabideak gutxitzen joan dira, eta ez dira langileak ordezkatu.
“Herriko hainbat eragile eta elkarte horren ondorioak ere jasaten ari dira” salatu du Bergarako EAJ-PNVko bozeramaileak. “Herriko hainbat eragile gerturatu zaigu Udal gobernuarekin harremanetan jarri eta lanerako dituzten zailtasunak azalduz, diote jeltzaleek, “murrizketak besterik ez dituztela diote taldeek” eta ikusi besterik ez dugu, pasa diren San Martinetan, programazioan “falta” izan diren urteroko ekitaldiak, besteak beste.
“Herriko kultura, zaindu, maitatu, babestu eta aberastu beharra daukagu, ez murriztu eta ahaztu. Gure ohiturak ez galtzea guri dagokigu”, azpimarratu du EAJ-PNV udal taldeak. Premiazkoa dela uste dute jeltzaleek EH BILDUri eskatzea kultura departamentua indartu dezala baliabide pertsonal eta ekonomikoekin, gure herriko kulturak atzera egin ez dezan..
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13