Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/09/22

EH Bilduren pasibotasunaren, kudeaketa faltaren eta bete gabeko promesen aurrean “erreakzionatzeko” deia egin du EAJ-PNV Astigarragak

Astigarragako EAJ-PNV udal taldeak Udal Gobernuaren ekintza ezak promesa ugari bete gabe utzi dituela eta udalerriarentzat funtsezkoak ziren hainbat proiektu geldirik daudela nabarmendu du: anbulatorioaren berritzea, DBH berria eta autobus zerbitzuen eta mugikortasunaren hobekuntza.
EH Bilduren pasibotasunaren, kudeaketa faltaren eta bete gabeko promesen aurrean “erreakzionatzeko” deia egin du EAJ-PNV Astigarragak

Astigarragako EAJ-PNV udal taldeak balantze sendoa egin du legealdi honetan EH Bilduren udal gobernuak egindako kudeaketaz. Alderdi jeltzalearen arabera, gobernuak bere promesetako asko bete gabe utzi ditu, eta udalerriarentzat funtsezkoak diren proiektuak geldirik daude oraindik.

Maria Otaegi bozeramaileak salatu duenez, “EH Bildu diskurtso eta promesa handiekin iritsi zen, baina gure eguneroko bizitza hobetu behar zuten proiektu nagusiak geldirik daude: anbulatorioaren berritzea, DBH berria edo autobus zerbitzu eta mugikortasunaren hobekuntza, besteak beste”.

Legegintzaldiaren erdian gaudela gogorarazi du, eta emaitza zehatzik ikusten ez dela. “Udal gobernuaren ekintza eza kezkagarria da, eta arazo larrienak konpondu gabe daude oraindik. Baliabide eta aurrekontu nahikoak izan arren, bonbo eta platillo artean iragarritako ekimen asko airean geratu dira, eta herritarren bizi-kalitatea kaltetu dute”, adierazi du.

Udal talde jeltzaleak nabarmendu du gobernuak ez duela udalerrirako plan integral eta epe luzerako ikuspegi argirik. Mugikortasuneko proiektuen atzerapenak, bide-segurtasunaren gabeziak eta espazio publikoetan irisgarritasunari emandako arreta falta dira kezka nagusiak. Horregatik, EAJ-PNVk herritarrei dei egin die pasibotasunaren, kudeaketa faltaren eta EH Bilduren bete gabeko promesen aurrean erreakzionatzeko.

“EH Bilduren gobernuak ekintza falta erakutsi du, eta horrek herritarrei zuzenean kalte egiten die. Kaleetako segurtasuna hobetzeko edo azpiegitura irisgarriak sortzeko konponbideak ez dira iritsi, eta kezka handiz ikusten dugu etorkizun hurbilean ere ez dagoela inolako zantzu argirik”, gaineratu du Otaegik.

Hala ere, jeltzaleek ez dute udal gobernuaren gabeziak soilik azpimarratu nahi, proposamen zehatzak ere aurkeztu dituzte:

     • Bide-segurtasuna eta mugikortasuna: Urtebete baino gehiagoz martxan egon ez diren abiadura-radarrak berraktibatzea, kontrol-puntu berriak ezartzea eta bide-segurtasuneko plan integrala gauzatzea proposatzen dute. Halaber, oinezkoentzako herri erosoago baten alde egiten dute, ibilgailu pribatuaren erabileraren aurrean, eta garraio publikoa indartzea ere planteatzen dute irisgarritasuna eta mugikortasun jasangarria bermatzeko.

     • Irisgarritasun unibertsala: Espazio publiko eta udal eraikin guztietako oztopo arkitektonikoak ezabatzeko plan orokorra sortzea. Ibilbide erabat irisgarriak bermatzea eta arrapalak edo bestelako neurriak ezartzea herriko erdigunean eta joan-etorri handieneko guneetan.

     • Garapen ekonomiko eta jasangarria: Hiri-eredu jasangarri baten alde egitea proposatzen dute, gune berdeak sortuz eta tokiko ekonomia indartuko duten proiektuak bultzatuz. Astigarraga ez dadila “lotarako herri” bihurtu, baizik eta bizitzeko, lan egiteko eta bertako espazio eta zerbitzuez gozatzeko aukera ematen duen herri bizia izan dadila. Horretarako, HAPO berrikuspen prozesuan anbizio handiagoa eskatu diote, eta ongizate komuna zein ingurumenaren babesa bermatuko dituen garapen-ereduan aurrera egitea aldarrikatu dute.

Amaitzeko, Otaegik “Astigarragak ekintza eta proiektu errealak behar ditu, ez EH Bilduren aitzakia gehiago” azpimarratu du . EAJ-PNVk herriarekin eta herritarrekin duen konpromisoa berretsi du: “Ez gara egungo egoerarekin konformatzen. EAJ-PNVk lanean jarraitzen ari da herritarren beharrei erantzungo dien gobernu alternatiba bat eskaintzeko. Astigarraga jasangarritasunean, irisgarritasunean eta ongizate sozialean erreferentea izatea nahi dugu”.

Otaegik nabarmendu duenez, “Astigarragak ekintza eta proiektu errealak behar ditu, ez EH Bilduren aitzakia gehiago”. Horregatik, Astigarragako EAJk udalerriarekin eta herritarrekin duen konpromisoa berresten du. “Ez gara egungo egoerarekin konformatzen. EAJ-PNVk lanean jarraitzen du herritarren beharren mailan egongo den gobernu aukera bat eskaintzeko. Jasangarritasunean, irisgarritasunean eta gizarte ongizatean erreferentea izango den Astigarraga bat nahi dugu”, amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...