Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
GBBko presidenteak parte hartu du Elgoibarko EAJ-PNVk 1979tik bere hautagaitzak osatu dituzten pertsonei eskaini dien omenaldian
Eskertu die egindako lana eta herriarekiko eta Euzko Alderdi Jeltzalearen proiektu abertzalearekiko azaldutako konpromiso pertsonala
Euge Arrizabalaga, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea Elgoibarren izan da larunbat honetan, 1979tik izandako udal- hauteskundeetik hasita, herriko udal-zerrenda guztietan parte hartu izan duten herritarrei bertako Uri Buru Batzarrak eskainitako omenezko bazkarian
Arrizabalagak “bihotzez” eskertu die guztiei Elgoibarko herritarren alde egindako lana eta herriarekiko eta Euzko Alderdi Jeltzalearen proiektu abertzalearekiko azaldutako konpromiso pertsonala. “Proiektu handiek eraldatu dute Elgoibar urteetan zehar, jakina, baina haiek bezain beste, herritarren ona helburu duten eguneroko erabaki txikiek” azaldu du GBBko buruak eta, EAJ-PNV Elgoibarko udal gobernuan etenik gabe berrogeitasei urtez egon dela gogoratu ondoren, “zuek denok egindako ahaleginean asmatu dezuenaren froga hobeagorik ez dago iraupen hori baino” gehitu du.
Bere hitzaldi laburra amaitzeko azken ideia bat azaldu die bertaratutakoei: “gauzak ondo egin dituzue talde-lanean eta Alderdiaren eskutik eta seguru gaude ez zaretela konformatzen eta hemendik aurrera ere Elgoibarrentzat etorkizun oparoa, euskalduna, abertzalea eta begirunezkoa lantzen jarraituko dezuela”.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


