Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/09/18

Amabirjin jai ederrak eta errespetuzkoak, baina bada zer hobetu

Amabirjin jai ederrak eta errespetuzkoak, baina bada zer hobetu

Zestoako EAJ-PNVk Amabirjin jaien balorazio positiboa gauzatu du, baina nabarmenduz badela zer hobetu. Hasteko, giro egokia eta errespetuzko jaiak izan direla azpimarratu dute eta hori pozgarria dela adierazi dute.

Hala ere, hainbat alorretan hobekuntzak eskatzen dituzten proposamenak xehetu dituzte:

1.- Txistulari Alardea

Abesbatzaren altuerak polikiroldegira ez eramatea: Koordinazio falta edo ahaztu izana izan daitezke arrazoiak, baina hurrengo aldian zuzendu beharrekoa da.

Ekitaldi honen tamainak polikiroldegian arduradun bat eskatzen du, eta horren falta nabari izan da.

2.- Zezenen desenkajonamendua

Aurten, gauez etorri ziren zezenak eta Udalak torileko ateak ez irekitzea erabaki zuen. Honek haserrea eta desadostasuna ekarri zuen zezen zale eta desenkajonamendua gustuko duten herritarren artean.

Haurrak eta helduak egoki ikusi gabe geratu ziren, eta segurtasun arriskuak ere egon ziren. Errazagoa zen ordua aldatu eta Udal ordezkari batekin torilak irekitzea herritarrek ikusteko aukera izan zezaten.

EAJ-PNV-k jaiak batzorde ireki eta parte-hartzaile batean sortzeak bere onura eta indarguneak badituela aitortu du, baina uste dute Udalak jai egitaraua orekatzea eta herritar guztien beharrei erantzutea beharrezkoa dela. Hemen gabeziak nabari izan direla gaineratu dute.

Honen adibide argia da, pasa den urtean bezala, aurten ere zezenketa ondorengo kontzertuak Laranjadin falta izan direla. Kontzertu horiek eseri eta ikusle orokorrari zuzendutakoak izan behar zuten, baina gazteekin pentsatutako programazioa izan da jaien zati handiena.

Halaber, botiloi masiboak kezkagarria iruditzen zaizkio EAJ-PNV-ri. Herrigunetik kanpora ere iritsi dira, eta adinekoak babestu beharko genituzke. EAJ-PNV-k ez du onartzen adingabeei alkohola ematea, eta uste dute egoera kulturalki normalizatua dagoela.

Azkenik, pankarta aldarrikatzaileaz josita egoten den herria azpimarratu dute, eta zestoarrei 30 urte atzera egitea ematen duela iruditzen zaiela.

Zorionak parte hartu duten herritarrei egindako ekarpen guztiengatik eta orokorrean izan duten jarrera egokiagatik. Horrekin batera, hobetzeko eta eraikitzeko proposamenak beti prest izango dituztela adierazi dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...