Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/09/16

Getariako EAJk autobus zerbitzua ezarri du irailaren 28an ospatuko den Alderdi Egunera joateko

Getariako EAJk autobus zerbitzua ezarri du irailaren 28an ospatuko den Alderdi Egunera joateko

Alderdi Eguna ospatuko dute jeltzaleek datorren irailaren 28an Forondan (Araba), “Batzen gaituzten hariak” lelopean. Hori horrela, Getariako batzokiak autobusa jarri du Alderdi Egunera joateko. Izen emateko epea irailaren 21 artekoa izango da. Interesa duen edonork honako baliabideak erabil ditzake izena emateko:  633 385 009 telefonora deituz edo Whatsapp bat bidaliz,  getariabatzokia@gmail.com e-postara mezu bat bidaliz. Autobusa irailaren 28ean goizeko 9:00tan irtengo da autobus geltokitik (Zumaiako noranzkoan).

Bestetik, jakinarazi baita ere, EGIren kanpaldia irailak 26 eta 27an izango dela eta bertaratzeko ere autobusa izango dela Zarauztik. Parte hartu nahi duen orok bide beretik eman dezake izena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...