Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Uzturre Foroak Euge Arrizabalaga, Eider Mendoza, Maribel Vaquero, Maria Ubarretxena eta Oihane Agirregoitia bildu ditu Tolosako Topicen
Zer dago jokoan Euskadin mundu nahasi honen erdian izenburupean, testuinguru global eta lokal konplexu aztertzeko solasaldia izan da, Xabier Euzkitze kazetariak gidatuta
Argazkiak...
Ostegun honetan hirugarren ekitaldia egin du Uzturre Foroak, joan den martxoaren 25ean eratu zenetik. Hirugarren jardunaldian bost izan dira hizlariak: Euge Arrizabalaga, EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidentea; Eider Mendoza, Gipuzkoako Diputatu Nagusia; Maria Ubarretxena, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea; Maribel Vaquero, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea, eta Oihane Agirregoitia, Europarlamentaria.
Oraingoan, topaketaren izenburua "Zer dago jokoan Euskadin mundu nahasi honen erdian" izan da. Ekitaldia Tolosako Topic-en egin da eta Xabier Euzkitze kazetariak dinamizatu du, galdera-erantzun formatuarekin. Topaketaren izenburua "Zer dago jokoan Euskadin mundu nahasi honen erdian" da.
Uzturre Foroak gai horri buruzko elkarrizketa proposatu die hizlariei, nazioarteko eta Estatuko egoeraren konplexutasuna eta berariazko euskal testuingurua kontuan hartuta. Egoera horretan, Gazak, Ukrainak, Trumpen muga-zergek eta politikek zein tentsio geopolitiko guztiek eragin globala eta tokikoa dute. Hain zuzen ere, une honetan iritzi publikoari gehien interesatzen zaizkion kezka eta gaien artean daude.
Horrela, hizlari bakoitzari planteatu zaio, hasiera batean, bi interbentzio laburretan azal dezala gaiaren eta hurrengo hilabeteetarako lehentasunen azterketa, ordezkatzen duen erakundearen ikuspegitik; horren ondoren, solasaldi bat ireki da ikusleen galderekin.
Ekitaldia amaitu aurretik, Uzturre Foroak gogorarazi du "Uzturre Foroaren Adiskideak" figura sortu duela, erakunde berria harremanean mantendu eta Tolosaldean dituen helburuak babestu nahi dituzten pertsona guztiei zabaltzeko helburuarekin. Horregatik, diptikoak banatu dira interesa duenak izena eman dezan.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


