Alderdi Eguna 2025

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/09/03

Tolosako EAJk zorroztasunez eta modu eraikitzailean jarraitu zuen bere oposizio lana egiten uztaileko Ohiko Osoko Bilkuran

Tolosaldeko ospitale publikoa eraikitzeko lursaila, udal langileen lanpostuen balorazio-berrikuspena eta Langile Komitean izandako dimisioak, HAPOko ondare katalogoa eta EMMOA Fundazioak Udalari aurkeztutako gutuna izan ziren jorratu ziren gai nagusienak talde jeltzalearen aburuz.
Tolosako EAJk zorroztasunez eta modu eraikitzailean jarraitu zuen bere oposizio lana egiten uztaileko Ohiko Osoko Bilkuran

TOLOSALDEKO OSPITALE PUBLIKOA: LURSAILAREN JABETZA OSOA ESKURATZEKO PROPOSAMENA

Tolosako Udalak ospitale publikoa eraiki ahal izateko beharrezkoa den lursailaren jabetza osotasunean eskuratzeko pausoak lehenbailehen emateko eskatu dio EAJk EH Bilduri, proiektuaren garapen denborak murrizteko eta Jaurlaritzari bidea errazteko. Tolosaldearentzat hain garrantzitsua den Eusko Jaurlaritzarekin batera garatu behar den proiektu honetan, Tolosako Udalak Jaurlaritzaren eskuetan utzi beharko duen udal jabetzakoa den orubeaz gain, bada ospitalea eraiki ahal izateko lursail horretan eskuratu beharra dagoen zatixo bat oraindik, udal jabetzakoa ez dena. Instituzioen arteko leialtasuna eta beharrezko elkarlana oinarri bezala hartuta eta herritarren ongizatearentzat funtsezkoak diren proiektuen garapena bizkortze aldera, lursailaren jabetza osotasunean eskuratzeko pausoak ematea eskatu dio talde jeltzaleak EH Bilduri.

UDAL LANGILEEN LANPOSTUEN BALORAZIO-BERRIKUSPENA: AURKAKO BOZKA IZANDAKO DIMISIOENGATIK

Bi lanposturen balorazio-berrikuspena onartzeko unean, bere kezka eta ezin ulertua adierazi zuen talde jeltzaleak. Berrikuspen proposamen hauek langileen ordezkaritzari jakinarazi behar zaizkio (Udal Gobernuak) eta ondoren Balorazio Batzordean negoziatu behar dira. Oposizioak Udal Gobernuarengandik ez, baina bai bestelako kanal batzuetatik jakin duenez, ELA langile sindikatuko udal ordezkari guztiek (4) uko egin zioten duela aste batzuk Enpresa Komitean zituzten ardurei, dimisioa aurkeztu zutelarik guztiek. Beraz, ordezkaritzaren zati haundi baten hitza falta da negoziazio honetan, Balorazio Batzordean hartutako akordioek zilegitasuna galtzen dutelarik. Hau honela izanik, gai hau bideratzen ez den bitartean, hankamotz gelditu den negoziazio horretatik ateratako lanpostuen balorazio-berrikuspenaren aurka bozkatuko du aurrerantzean EAJko udal taldeak, uztaileko Osoko Bilkuran egin zuen bezela.

HAPO-KO ONDAREAREN UDAL-KATALOGOA: KEZKAK ADIERAZTEKO ABSTENTZIOAN

Tolosako Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko (HAPO) ondarearen udal-katalogoaren aldaketa puntualari hasiera emateko unean, non hiriguneko hainbat txalet tipologiako eraikin babesteko pausoa ematen den (eta beste hainbat bizitegi-eraikin), talde jeltzaleak bere zalantzak adierazi zituen abstentzioaren bidez. Ondare arkitektonikoaren babesaren helburu orokorrarekin alde egiten badu ere EAJk, zalantzagarria ikusten du katalogoaren berrikusketa isolatu bat martxan jartzea paraleloki HAPOaren beraren aldaketa abiatu gabe. Arazoa batez ere eraikigarritasuna aitortuta duten azpi-eremuei begira ikusten du Udal Gobernuak bultzatutako bide-orri honetan. Talde jeltzaleak zuhurtziaz jokatzeko eskatzen dio Udal Gobernuari. Prozedura honen ondorioz HAPOa eta babestutako eraikinen katalogoa sinkronizatu gabe geldituko dira. Talde jeltzaleak bigarren iritzi juridiko-tekniko bat eskatu zuen balizko korapilo juridiko-urbanistiko hau sakontasunean aztertzeko.

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA: EMMOA FUNDAZIOAK TOLOSAKO UDALARI AURKEZTUTAKO IDATZIAREN HARIRA

Talde jeltzaleak EMMOA Fundazioak aurkeztutako idatzia eraman zuen mahaira eta debatera. Labur esanda, EAJko Udal Taldeak berriz ere gogorarazi zion EH Bilduri, hartzen diren konpromisoak betetzeko direla, ez bakarrik argazki politak ateratzeko.

Herriarentzat eta herritarrentzat positiboak diren inbertsioetarako behar diren kreditu aldaketen alde egin zuen talde jeltzaleak, bere jarrera proposatzaile eta kolaboratzaielarekin jarraituz.

Talde jeltzaleak Tolosa eraikitzen jarraitzeko ilusioz dihardu lanean.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...