Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
PNVk Abotsanitzen autokritika falta salatu du: "ezin da demagogia erabili kudeaketa akatsak estaltzeko"
Hondarribiko EAJ-PNVtik biziki sentitzen dugu udal gobernuko alderdi nagusiaren erantzuna egoiliarrentzako aparkalekuen proba pilotua ezarri den moduari egindako kritiken aurrean.
Beste behin ere, Abotsanitz erantzunik gabe geratzen denean edo azalpen onik ez duenean, demagogiara jotzen du. Orain, kritika oro "trumpista" edo eskuin muturrekoa da. Gaur egungo garaiekin, saltzeko oso erraza den argudioa.
Kezkatzen gaituena ez da beraien erantzunaren tonua bakarrik. Kezkatzen gaituena da Abotsanitz bere gezurrak sinesten hasi dela. Eta saiatzen dira herritarren edozein kexa deslegitimatzen kudeaketan akatsik ez onartzeko.
Egia da joan den ekainaren 5ean, informazio-batzorde baten amaierako "hainbat" puntuan, laburki jakinarazi zitzaigula gobernuak Hondarribiko aparkalekuari buruzko azterlan baten emaitzak jaso zituela. Ez zitzaigun azterlan hori eman, eta ez zen ordura arte ikerketa horren berrieman. Gero jakin dugu azterlan hori urtebete lehenago eskatu zela, 2024ko ekainean, eta 2025eko maiatzaren 22an jaso zuela Udalak. Bertan, egoiliarrentzako guneak prestatzea gomendatzen zen, batez ere udan. Eta hor geratu zen batzordean jorratu zen guztia.
Gai honi buruz jakin dugun hurrengo gauza lurrean margotutako seinaleak ikusi eta ezer ez zekiten bizilagunen kontsultak jasotzea izan da.
Beraz, Abotsanitzek esatea komunikazio publikoa eta gardena egin dela, ez da oso sinesgarria.
📍 Egin den jakinarazpena neurri honen onura zuzena jasotzen duten egoiliarrei bakarrik egin zaie.
📍 Ez zaie informaziorik edo kontsultarik eman inguruko kale edo auzoetako bizilagunei, eta horiek ere eragina jasango dute.
📍 Ez da herritar guztientzako komunikazio publikoko kanpainarik egin, eta ez da azterlana eta haren ondorioak mugikortasun-mahaiarekin partekatu.
Hori ez da parte-hartzea, ezta gardentasuna ere, nahiz eta horretaz konbentzitu nahi izan.
Udal gobernutik orain onartzen badute ez dutela ondo egin, pozten gara. Baina PNVri eraso eginez frustrazioa estali nahi badute, oker dabiltza. Gauzak ondo egitea besterik ez dugu eskatzen.
Gaur bertan, gaur goizean egindako batzordean, PNVk lan-mahai bat martxan jartzea proposatu du, talde guztiok proposamenak egin ahal izateko. Aparkalekua da hondarribitarrak kezkatzen dituen gai nagusietako bat, eta irtenbideak eman nahi ditugu. Baditugu, eta prest gaude partekatzeko. Gure ustez, hori da bidea: lankidetzarena, plangintzarena eta errespetuarena.
PNVk oposizio arduratsua egiten jarraituko du, zorroztasuna, benetako parte-hartzea eta herritar guztiak kontuan hartuko dituzten erabakiak eskatuz.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


