Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
PNVk herritarrei egoiliarrentzako aparkalekuen proba pilotuaren berri ez ematea salatu du
Udal gobernuak aparkaleku murrizketak ezartzen ditu eremu zehatzetan, herritarrei jakinarazi gabe eta alternatibarik eskaini gabe, uda betean eta plaza eskaera handiarekin.
Hondarribiko Udalak, Abotsanitz eta EH Bilduren gobernuarekibn, duela gutxi deitu ditu bilerak udalerriko zenbait eremutako bizilagunekin, kale jakin batzuk egoiliarrentzat bakarrik erreserbatzea aurreikusten duen proba pilotu baten berri emateko. Baina bilera horiek atari zehatzetan jarritako kartelen bidez baino ez dira iragarri, herritar guztiei espazio publikoaren erabilerari eragiten dion neurri baten berri eman gabe
Harrigarriena da, inori – ez talde politikoei, ez herritarrei, oro har – ofizialki jakinarazi aurretik, lurrean "egoiliarren" seinaleak pintatzeari ekin zaiola, eta nahasmena sortu dela neurria ezagutzen ez zuten bizilagunen artean. Hori al da hiri osoari eragiten dion aldaketa ezartzeko modua?
Zergatik ez da modu ireki eta gardenean informatu?Zergatik mugatzen da aparkalekua eremu batzuetan, eta ez beste batzuetan? Zein txosten edo irizpide teknikotan oinarritzen da erabaki hori? Existitzen badira, ez ditugu ezagutzen, ez baitira partekatu.
Larriena ez da komunikazio falta bakarrik, baizik eta jarduteko modu horrek erakusten duen parte-hartze eredua. Hondarribiak Mugikortasun Mahaia du, aurreko udal gobernuak martxan jarria, eta aurreko legegintzaldian hainbat proposamen eztabaidatu eta adostu ziren bertan: Kosta kalea, Bitoriano Juaristi, Talaia Alai... Zergatik ez da ia bilerarik antolatu azken bi urteetan? Hori al da Abotsanitzek proposatzen duen eredu parte-hartzailea?
Hondarribiko aparkalekuaren arazoa benetakoa da, eta PNVk ere baditu horri aurre egiteko proposamenak. Datozen egunetan emango ditugu ezagutzera. Elkarrizketan, zorroztasunean eta herritar guztiekiko errespetuan oinarritutako gobernatzeko modu batean sinesten dugulako. Ez erdizka eta batzuei bakarrik komunikatzen zaizkien aldebakarreko erabakietan.
Aparkalekuaren erabilera arautu aurretik, plaza publiko gehiago sortu behar dira. Ezin da murriztu benetako alternatibak eskaini gabe. Eta argi utzi nahi dugu ez gaudela egoiliarrentzat bakarrik diren aparkalekuak izendatzearen aurka. Baina kontuan hartu al da erabaki horrek beste eremu batzuetan izango duen eragina? Gobernu honek erabaki honen onuradun izango diren bizilagunei bakarrik jakinaraztea erabaki du, Hondarribiko herritar guztiei jakinarazi beharrean. Eta hori ez da gardena, ezta bidezkoa ere, herritar guztientzat.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


