Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo eta Hondarribiko EAJ-PNVk positibotzat jo dituzte eskualdean osasun arloan ematen ari diren aurrerapenak
Osakidetzak astelehen honetan iragarri ditu Irunen eta Hondarribian egingo diren hurrengo urratsak. Lan horrek pazientzia eta denbora behar ditu herritarrei zerbitzu hobeago bat emateko
Osakidetzak astelehen honetan, abuztuaren 4an, iragarri zituen azken asteetan eman diren aurrerapenak eta laster emango direnak Bidasoa eskualdeko osasun-zerbitzua hobetzeko. Irungo eta Hondarribiko EAJ-PNVk positiboki baloratu nahi dituzte atzo iragarri ziren urratsak, azken hilabeteetan herritarrek eskatutako zerbitzu publiko bat hobetuko dutelako. Bi Udal Taldeek, egoeraren berri izanik, pazientzia eskatu zuten bi herriko maiatzeko Ohiko Osoko Bilkuretan.
Lore Bilbao Osasun Saileko zuzendari berriak Bidasoako Eskualdeko Ospitalea aukeratu zuen ESI batera lehen bisita egiteko. Bidasoako ESIko gerente berriak, Pedro Morrondok, Osakidetzak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa indartzeko egin duen apustu garbia berresten duen ekitaldi honetan parte hartu zuen. Bidasoako ESIak Irun, Hondarribia eta Nafarroako Bortzirietako 100.000 biztanle inguruko arreta ematen du.
Irungo EAJ-PNVko bozeramailea den Gorka Álvarezek gogorarazi duenez, bi alderdiek "hilabeteak zeramatzaten Irun eta Hondarribiko herritarrei pazientzia eskatzen. Bagenekien osasun-laguntzan arazo bat zegoela, baina bagenekien ere Osasun Sailak aurrera pausoak emango zituela berandu baino lehen egoera bideratzeko. Orain hobekuntza horiek ikusten hasi gara, emaitza onekin, eta pazientzia hori eskatzen jarraitzen dugu, guztion artean zerbitzu publikoa hobetzen jarraitu ahal izateko".
Bestalde, Hondarribiko EAJ-PNVko bozeramailea den Gonzalo Carriónek "Osasun Sailarekiko konfiantza" adierazi du, "gure eskualdeak merezi duen osasun-zerbitzua hobetzen jarraitzeko eta aurrera egiteko. Oso kontziente gara azken hilabeteotan familia askok izan dituzten zailtasunez eta kezkez, profesionalik ez zegoelako, eta horregatik baloratzen ditugu bereziki gauzatzen hasi diren aurrerapen horiek. Pertsona guztiek gertuko, kalitatezko eta baldintzarik onenetan osasun-arreta jaso ahal izateko ekintzak laguntzea eta babestea da gure konpromisoa".
Gainera, Irungo eta Hondarribiko EAJ-PNV alderdiek bat egiten dute Bidasoarako Osasun Plan Integrala bizkortzeko eta bultzatzeko konpromisoarekin. Plan hori Alberto Martínez Osasuneko sailburuak duela hilabete batzuetatik hitzemandakoa da. Erakunde eskudun guztien borondateari esker, plan berri hau garatu ahal izango da, eta herritarren onurarako izango da. Berehala, urologia-zerbitzua eta haur eta gazteen psikiatria-zerbitzua berreskuratuko dira, hainbat arrazoirengatik hutsik geratu ziren plazak bete ondoren. Horrekin batera, pediatria-eredu berriaren sendotzeak lehen mailako arreta indartzen du Bidasoaldean.
Gogoratu behar da Eusko Jaurlaritzak Bidasoa eskualdearen aldeko apustu sendoa egiten duela, osasun-laguntzaren arloan inoiz aurreikusi ez den bultzadarekin. Datozen urteetan Plan Integralean islatutako 50 milioi euro inguruko inbertsioaren arabera, anbulatorio berri bat eraikiko da Oinaurren eta veste osasun-zentro bat Bidasoako egungo Lanbide Heziketako zentroaren lurzatian. Horrekin batera, Eskualdeko Ospitalea modernizatzeko lanean ari dira duela hilabete batzuetatik; bertan amaitu dituzte administrazio-zerbitzua hartuko duten kanpoko blokeetako lanak. Horri esker, ebakuntza-gela berriak eta suspertze-unitate bat eraiki ahal izango dira ospitalearen barruan.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13