Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/07/30

EAJ-PNVk kezka adierazi du parapenteentzat baimendutako lurreratze-eremuarekin eta erabakia berrikustea eskatu du

EAJ-PNVk parabenteentzat lurreratze-eremua baimentzearen aurkako kezkak adierazi ditu segurtasun arazo batzuen ondoren. Udal talde jeltzaleak, kirol-portuan ingurunea babesteko eta segurtasuna bermatzeko, espezie autoktonoak dituen babesgune klimatiko bat sortzea proposatu du.
EAJ-PNVk kezka adierazi du parapenteentzat baimendutako lurreratze-eremuarekin eta erabakia berrikustea eskatu du

Orioko EAJ-PNV udal taldea kezkatuta agertu da parapenteentzako lurreratze gune bat baimendu berri dutelako, batez ere auzokide batek parabente bat bere lorategian lurreratzen ikusi zuela salatu ondoren. Gertakaria puntualtzat jo bada ere, parapentezalearen esperientziarik eza dela eta, udal taldeak eremu hori lurreratzeko gune gisa baimentzea ez dela egokia uste du.

Orioko Udalak, parapente-zaleekin bilera egin ondoren, kirol-portuaren inguruan lurreratzeko gune bat prestatzea onartu zuen. Erabaki hori, EH Bilduren gehiengo botoekin eta EAJren kontrako botoekin hartu zuen Hirigintza Batzordeak. Egoera horren aurrean, talde jeltzaleak baimena baliogabetzeko eskatu du berriro, batez ere segurtasun-inplikazioengatik.

"Gure bizilagunen segurtasuna arriskuan egon daitekeela jakinda ezin gara lasai geratu. Gertaera isolatua izan bada ere, eremu hau ez dela erabilera honetarako egokia uste dugu", dio Noemi Ostolazak Orioko EAJko bozeramaileak.

​​Nahiz eta talde jeltzaleak badakien ez duela hondartzako eremuan lurreratzea erabat debekatzeko ahalmenik, uste dute beraien erantzukizuna dela horretarako espazio esklusibo bat ez lagatzea. "Oriotarren segurtasunak asko kezkatzen gaitu, batez ere udan, inguru horretan jende asko ibiltzen baita. Garrantzitsua da herritarrak arriskuan jartzen ez dituzten konponbideak aurkitzea ", gaineratu du Ostolazak.

Udal-taldeak adierazi du, halaber, eremua ez dela babestutako duna-eremuaren parte, baina zentzuzkoagoa litzatekeela espazioaren erabilera birplanteatzea. Lurreratze-eremu bat baimendu beharrean, EAJ-PNVk, kirol-portuaren eremuan babesgune klimatiko bat sortzea proposatu du, espezie autoktonoekin, ingurunea babesteko neurri positibo gisa. "EAJtik uste dugu horrelako proposamenek komunitatearen ongizatean eta gure ingurune naturalaren babesean lagunduko luketela", ondorioztatu du Ostolazak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...