Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/07/10

Gune estali bat Zestoarentzat: erantzun ausarta behar duen premia argia

Azkenaldiko hainbat kontzertuk agerian utzi dute azpiegitura egoki baten premia larria
Gune estali bat Zestoarentzat:  erantzun ausarta behar duen premia argia

Zestoako EAJ-PNVk publikoki adierazi nahi du azkenaldiko ekitaldi batzuk agerian utzi dutela herrian gune estali baten premia estrukturala eta urgentea. Behar hori Gabonetan islatu zen lehenik, eta, duela gutxi, maiatzaren amaieran, Musika Bandaren kontzertua elizan egin behar izan zenean, azken orduko baimen baten bidez. Horrek, hala ere, ez du konpontzen arazoaren muina: Zestoak ez du espazio egokirik halako jarduerak baldintza egokietan hartzeko.

Gertaera honek, jeltzaleen ustez, berriro azaleratu du Udal kudeaketaren gabezia nabarmen bat: “aurreikuspenik eta plangintzarik ezaren ondorioz, herriko ekitaldi publikoak baldintza desegokietan egin behar izaten dira. Inprobisazioa ez da tresna bat, are gutxiago herritarren parte-hartzea sustatu nahi bada.”, salatu dute.

Zentzu horretan, EAJ-PNVtik urteak daramatzate espazio estali baten beharra defendatzen. Ez da eskaera berria, ezta puntuala ere, eta argi dute gune estali bat funtsezkoa dela Zestoako bizitza kulturala eta soziala modu egonkor eta seguru batean garatzeko. “Ez da eguraldi txarrari aurre egiteko baliabide hutsa; herritar guztientzat erabilgarria izango den azpiegitura estrategikoa da, urte osoan zehar ekitaldiak eta jarduerak garatu ahal izateko. Zestoak kultur azpiegitura bat behar du dantza, musika eta antzerkia modu duinean egiteko eta herritarrak baldintza egokietan ikusteko”, diote.

Horregatik guztiagatik, dei egin diote egungo Udal Gobernuari aipatutakoa gehiago atzeratu ez dezan; gune estali baten proiektua ez baita, haien ustez, “aukera bat”, “herritarren eskubideei eta beharrei erantzuteko erabaki ausarta eta beharrezkoa” baizik.

“EAJ-PNVtik konpromisoa hartzen dugu gai hau lehenesten jarraitzeko, eta bizilagun guztien onurarako izango den azpiegiturari begira lanean jarraitzeko. Herritarrei merezi duten tratua eta baliabideak zor dizkiegu”, ondorioztatu dute azkenik jertzaleek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...