Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aparkalekuaren kaosa udara bakoitzean errepikatzen da Getarian, Udal Gobernuak ezer egin gabe jarraitzen duen bitartean
EAJ-PNVk mugikortasun-plan integral bat eskatu du, trafikoa antolatzeko eta bisitarien eta bizilagunen arteko bizikidetza hobetzeko
Udarekin batera, ohiko bihurtu den arazo bati egin beharko dio aurre berriro Getariak: auto-pilaketari eta aparkalekuen kolapzoari, inolako ordenarik gabe. EAJ-PNVren udal taldetik, deitoratu egiten dugu Udal Gobernuak oraindik honen inguruko konponbiderik ez eskaini izana, eta horrekin batera, getariarren bizikidetzan, segurtasunean eta bizi-kalitatean eragin zuzena duen arazo bati heltzeko borondaterik ere ez erakutsi izana.
“Herria blokeatuta dagoen bitartean, ezin da beste alde batera begiratu”, salatu dute jeltzaleek. Azken urteotan, EAJ-PNVk hainbat proposamen aurkeztu ditu Getariako mugikortasuna hobetzeko, baina Udal Gobernuak ekintzarik gabe jarraitu du. Ez dira herritarrak entzun, ezta mugikortasun eredua ordenatua eta jasangarria bermatzeko benetako konponbideak bilatu ere.
Gaur egun, trafikoaren eta aparkalekuaren kudeaketa interes fiskaletara bakarrik zuzentzen da; hau da, zenbat eta auto gehiago sartu, hobe. Horrek erabateko kaosa sortzen du, gaizki aparkatutako ibilgailuekin, portuaren eta hirigunearen arteko etengabeko blokeoekin eta turistentzako zein egoiliarrentzako esperientzia negatiboarekin.
EAJ-PNVk defendatzen du egoera horri buelta emateko giltzarikoetako bat dela udalerriko mugikortasun eredua berrikusi eta eguneratzea. Getariak plan bat behar du, pertsonen eta ibilgailuen fluxuak aztertuko dituena, auzotarrentzat lehentasunezkoak diren eremuak argi eta garbi bereiziko dituena eta hirigunea saturatu gabe sarbidea hobetuko duena.
Uda hasi baino egun gutxira, ez da Udal Gobernutik neurririk iragarri; gainera, Gaztetape eta Ketarri artean aparkaleku berriak sortu dituzte. Ez seinaleik, ez indartzerik, ez aldaketarik. Getariak ezin du beste uda bat pasa autoak gaizki aparkatuta, kaleak blokeatuta eta erabakiak inprobisatuta.
Getariako EAJ-PNVtik Udal Gobernuari eskatzen diogu behingoz jokatzeko eta arazo honi seriotasunez aurre egiteko, urteko hamabi hilabeteak hemen bizi dituzten pertsonen interesak aurretik jarriz.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13