Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk etxebizitza publiko gehiago eskatu ditu Oiartzunen: “etxebizitza ez da luxua, eskubidea da
Alderdi jeltzaleak azpimarratu du herritarren etorkizuna ezin dela espekulazioaren menpe geratu, eta elkarlana ezinbestekoa dela etxebizitza eskuragarriei bultzada emateko.
Oiartzungo EAJ-PNVk egungo Udal Gobernuaren etxebizitza-politika salatu du, eta planifikazio serioa eta ausarta eskatu du herritarren beharrei erantzuteko. Alderdi jeltzalearen esanetan, Oiartzunen etxebizitza-beharren hazkundea gero eta handiagoa da, eta “hazkunde demografiko horrek irtenbide egokiak behar ditu familia guztientzat, eta, bereziki, gazteentzat, baliabide gutxien dituztenentzat eta adinekoentzat”.
Hala ere, EAJ-PNVren arabera, EH Bilduren egungo gobernuak ez du eman egoerak eskatzen duen premiazko erantzunik. Honako hau salatu du Janire Mitxelena alderdiko bozeramaileak: “Plangintza falta eta babes ofizialeko etxebizitzen eskasia errealitate dira gure herrian. Beste udalerri batzuetan etxebizitza publikoak eta jasangarriak bultzatzen ari diren bitartean, Oiartzunen airean gelditu dira agindutako proiektuak”.
EAJ-PNVk argi utzi du bere ikuspegia: etxebizitza duin bat eskuratzea eskubidea da, ez luxua, eta Udalak elkarlanean aritu behar du Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin etxebizitza publiko gehiago bultzatzeko, behar handiena dutenentzat bereziki.
Amaitzeko, alderdi jeltzaleak ohartarazi du ezin dela onartu Oiartzungo herritarren etorkizuna espekulazio inmobiliarioaren menpe geratzea. “Gobernuak ausardiaz eta epe luzerako ikuspegiarekin jokatu behar du. Oiartzunek lur babestu gehiago, alokairu eskuragarriak eta belaunaldi berrientzako proiektuak behar ditu. Herritarrek etxebizitza duinak merezi dituzte, eta hori bermatzea Udalaren betebeharra da”, gehitu dute.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


