Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/07/08

EAJ-PNV Usurbilgo etorkizuneko mugikortasuna eraldatuko duen trenbide sistema eraikitzen ari da

Alderdi jeltzalearen bultzadaren eta urte luzeetako plangintza eta proiektuen idazketaren ondoren, Usurbilek anbizioz ekin die trenaren lanei
EAJ-PNV Usurbilgo etorkizuneko mugikortasuna eraldatuko duen trenbide sistema eraikitzen ari da

Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du Usurbilen Euskotrenen geltoki berriaren eraikuntzan, 2026ko urte hasieran martxan jarri ahal izateko. 9,3 milioi euroko inbertsioa burutuko da; alde batetik, hiru trenbide-pasagune kentzeko eta, bestetik, hirigunearen eta trenbide-instalazio berrien arteko lotura hobetzeko. Alderdi jeltzalearen bultzadaren eta urte luzeetako plangintza eta proiektuen idazketaren ondoren, Usurbilek anbizioz ekin die martxan dauden tren azpiegituraren lanei.

EAJ-PNVrentzat funtsezkoa da segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea, baita N-634 errepidearen gaineko lotura erraztea ere. Horrela, proiektuaren bitartez, egungo trenbide-hesia kenduko dugu, eta trena arazo izatetik aukera izatera pasatzea nahi dugu. Aldi berean, hirigunea eta Ingemar industrialdea hobeto lotuko ditugu.

Gainera, trenen maiztasuna hobetzeko eta bidaia-denborak murrizteko, Aginagako saihesbidearen lanak bultzatu ditugu, 31 milioi euroko aurrekontuarekin eta 40 hilabeteko iraupenarekin. Hala, 1,3 kilometroko tunel berri bat eraikiko da, bide bikoitzarekin, linearen gaitasuna handitzeko eta Zarautz eta Donostia arteko maiztasuna bikoizteko (egungo 30 minuturoko zirkulazioak 15 minuturo izango dira). Egungo trazadura bihurgunetsua, Oria ibaia inguratzen duena, tunel zuzen berri batek ordeztuko du, eta, horri esker, egungo ibilbidea berreskuratu ahal izango da oinezkoentzat edo bizikletentzat erabiltzeko

Dagoeneko lanak martxan daude, eta gainera, hasiak dira Txokoaldeko zubia aldatu eta hobetzeko lanak. Zubiaren zoru berriari esker, obraren eta auzoaren beharrei hobeto erantzungo zaie; izan ere, duela gutxi URAk eta Añarbek Aginagako saneamendu  sare berria amaitu dituzte eta hodiak egoki integratuko dira.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...