Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gaza eta Ukraina sarraskien amaiera. Bakea!
Nazioarteko zuzenbidea errespetatzea exijitzen dugu
Gazako eta Ukrainako egoerak elkarren diferenteak dira, baina badituzte elementuak komunean. Leku bietan inbasio ahalegina gertatzen ari da, urratu egiten da bietan nazioarteko zuzenbidea eta tokiko gizarte zibila oso larriki erasotua da. Gazaren gaineko sarraskiak, gainera, aurrekaririk gabeko gizadiaren kontrako sarraskiaren eskala hartua du, jasaten ari den setio eramanezinagatik, gosea zein egarria erabiltzeagatik eta osasun ehunduraren baliabideak nahiz azpiegitura zibilak suntsitzeagatik.
Beste behin ere, Gipuzkoako EAJ-PNVk bat egiten du bakearen, giza eskubideen eta justiziaren alde pertsonen, taldeen eta erakundeen mundu mailako ahotsarekin.
▼ Gaza: Exijitzen dugu, lehenik eta behin, Gazako herriak laguntza humanitarioa jaso ahal izateko oinarrizko duintasuna eta segurtasuna bermatzea. Exijitzen diogu Netanyahuren gobernuari Palestinaren gaineko sarraskia bertan behera uztea. Exijitzen diogu nazioarteko zuzenbide humanitarioa eta giza eskubideak errespetatzea. Halaber, irmotasunez eskatzen diogu mugaldeko pasoak irekitzea, laguntza humanitarioa sartu ahal dadin. Gaitzesten dugu Hamasen indarkeria, eta Hamasi exijitzen diogu bahituta dituen pertsonak askatzea. Azkenik, gaineratzen dugu nazioarteko bitartekaritza babesten dugula sarraskia geldiarazteko, su-etena lortzeko eta konponbidea bilatzeko.
▼ Ukraina: Exijitzen diogu Errusiari Ukrainaren gaineko inbasioa amaitzea eta biztanleria zibilaren aurkako edozein eraso bertan behera uztea. Putinen gobernuari nazioarteko zuzenbide humanitarioa eta giza eskubideak errespeta ditzala exijitzen diogu. Exijitzen dugu berehalako su etena indarrean sartzea. Babesten dugu hitzartutako soluzio baten bila hastea, nazioarteko eskakizunekin eta Nazio Batuek ezarritakoekin bat datorrena.
Enpatiak –izugarrikeriaren aurrean– eta sentiberatasunak –giza eskubideen gainean–garamatzate Ukrainari eta Palestinari, beste batzuekin bat eginda, begira jarrita egotera. Bakearen, justiziaren eta biktimizatuta daudenen aldeko aldarriek garamatzate, oraingoan ere, beste batzuekin bat eginda aritzera. Bat eginda aritzera garamatza nazioarteko zuzenbidea eta askotariko lateralitatea gorde nahiak. Bat egitera garamatzate oinarrizko etikak eta gizatasunak.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


